Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Lan Zentro Bereziekin duen hitzarmenean eranskin bat gehitu du
asteazkena, 2009.eko maiatzak 6
2,3 milioi euroko aurrekontuarekin, hitzarmenaren xedea lana sendotu, prestakuntza hobetu eta aurrekontu-oreka bermatzea da
Taldeko argazkia Lan Zentro Bereziekin akordioa sinatu eta gero
(
irudia handitu
)
José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Lan Zerbitzuko gerenteak Lan Zentro Bereziekin duten hitzarmen ekonomikoaren eranskin bat sinatu dute gaur goizean.
Eranskina 2,3 milioi eurokoa da, eta xedea lana egonkortu, prestakuntza-planak eta inbertsioak hobetu eta 2009an zentro horien aurrekontu-oreka bermatzea da. Hamaika lan-zentro berezik sinatu dute: AMIMET-CANRASO, Corellako Minusbaliatu Fisikoen eta Psikikoen Elkartea, Albernia-Mugarik gabeko Elkartea, DYA Servicios Discapacitados, SL, Elkarkide, SL, FEVIMAX-Logística, SL, Lanerako ASPACE Nafarroa Fundazioa, Bidean Laboral Fundazioa, Gupost Navarra, SL, NASERMO, SL eta TASUBIN, SA
Neurri berriak 2009an aplikatuko dira eta urtarrilaren 1etik ondore ekonomikoak izango dituzte. Neurrien xedea zentro horietako langile desgaituen enplegagarritasuna hobetzea da, mota guztietako jardueren bidez (prestakuntza, nortasuna heltzea, mantentze-jarduerak, eta antzekoak). Horiei esker, langileek eginkizun gehiago egingo dituzte eta lanpostu gehiago eskuratu ahal izango dituzte. Horrez gain, ahal den neurrian, zentroetako lanpostuak sendotu eta horien aurrekontu-oreka bermatuko da.
2009ko ekitaldia amaitu ondoren eta 2010eko lehen hiruhilekoaren barruan, zentroak Nafarroako Lan Zerbitzuan egindako jardueren oroitidazkia aurkeztu beharko du.
2006ko maiatzaren 8an, Nafarroako Gobernuko Industria, Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eta lan-zentro berezietako ordezkarien artean zentro horien aurrekontu-oreka bermatzeko hitzarmena sinatu zen, eta 2008ko urriaren 30ean, hitzarmena 2009ra luzatu zen (urtarrilaren 1etik aurrera ditu ondore ekonomikoak), eta klausula batzuk aldatu ziren.
Krisiaren ondorioz, Lan Zentro Bereziak jarduera ekonomikoaren maila ahulenetakoak direla jo da, ez baitute berezko produkturik. Neurri handian, azpikontratazioaren bidez funtzionatzen dute. Modu horretan, Nafarroako Lan Zentro Bereziak egoera zailean daude ikuspuntu ekonomikotik, eta horien jarduera-zorroa asko murriztu da, eta ez dago zorro hori ordezteko aukerarik.
Krisi ekonomikoa lan-zentro berezietan eragiten ari den ondorio negatibo horiek guztiak jorratzeko, indarreko hitzarmenean eranskin bat sartzea beharrezkoa dela jo da, 2009. urterako neurri berriak gehituz. Neurri horien bidez, langile desgaituen enplegagarritasuna eta zentroaren egonkortasuna hobetu nahi dira, eta kontingentzia desberdinak aldi baterako eta modu partzialean estali nahi dira, azken xedeak lana sendotzea eta aurrekontu-oreka lortzea direlarik.