Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak turismo-jardueretan doako bisitentzat eta deskontuentzat diru-laguntzak onartu ditu
astelehena, 2009.eko maiatzak 11
Foru Erkidegoa helmuga turistiko aukeratzea bultzatzea eta sektorea sustatzea du xede
Turismo-jarduera
Nafarroako Gobernuak gaurko saioan Kultura eta Turismo kontseilariari 2009an turismo-jardueretan doako bisitentzat eta deskontuentzat diru-laguntzen deialdia, bana-banako ebaluazio-erregimenean izapidetzeko baimena ematea adostu du, bana-banako ebaluazio-erregimen bidez egingo delarik.
Diru-laguntzen deialdiaren xedea turista potentzialek Foru Erkidegoa helmuga turistiko aukeratzea bultzatzea eta sektorea sustatzea da. Kanpainan Nafarroako ostatuetan lo egiten duten bisitariei eta turistei bonuak banatuko zaizkie. Bonu horiek sektoreko enpresen eta azpiegituren bisitetan eta jardueretan hainbat deskontu eta doakotasun jasotzeko eskubidea ematen diete. Enpresek zerbitzuak kontsumitzen doazen heinean justifikatu egin beharko dituzte eta diru-laguntza jasotzeko baldintza izango dira.
Arau orokorrarekin bat, diru-laguntzak emateko ohiko prozedura norgehiagoka-erregimenean izapidetzen da, behar bezala justifikatutako kasuetan, Nafarroako Gobernuak bana-banako ebaluazio-erregimena baimentzen badu salbu. Deialdiaren izaeraren ondorioz eta eskaera eta emakida guztiak garaiz egitea ezinezkoa dela eta, eskaeren aurkezte-data ez den lehentasun-ordena ezartzea ezegokia da. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak deialdi honetarako bana-banako ebaluazio-erregimena baimentzea adostu du, norgehiagoka-erregimena aplikatu beharrean.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa