(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LTD estaldura burutua Erriberan eta Lizarreriaren hegoaldean, non etxeen %85 jada “digitalizatuak” dauden astelehena, 2009.eko maiatzak 11

Industria Ministerioak itzaltze analogikoaren behin betiko data jakinarazi du: ekainak 30


LTD autobusa

LTDaren informazioko autobusa

Nafarroako Gobernuak eta Industria, Merkataritza eta Turismoa Ministerioak Erriberan eta Lizarreriaren hegoaldean, 81.350 pertsona bizi diren eremuan, lurreko telebista digitalaren (LTD) estaldura burutu dela baieztatu dute; “itzaltze analogikoak” badu behin betiko data: hurrengo ekainaren 30a.


Lortutako LTD estaldura erabatekoa da (estaldura analogikoa duten guztiek telebista digitala sintoniza dezakete jada) ondoren zerrendatzen diren udalerri guztietan. “Itzaltzea” gertatzeko bi hilabete falta diren honetan, etxeen %85ek LTDrako trantsizioa egin du jada, bai beren antenak egokituz, bai telebista berriak erosiz, bai zaharra deskodetzaile baten bidez egokituz.

Gogoratu lehen fasean erasandako udalerriak honakoak direla: Ablitas, Andosilla, Aras, Arellano, Arguedas, Arroitz, Azagra, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Zarrakaztelu, Castejón, Cintruenigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Galbarra (Lana), Gastiain (Lana), Lapoblacion, Elizagorria, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Meano, Mendabia, Monteagudo, Murchante, Murillo el Fruto, Ribaforada, San Adrian, Sartaguda, Sesma, Tutera, Tulebras, Iribarri (Lana), Valtierra, Viana, Villamayor de Monjardín eta Biloria (Lana).

Nafarroa, LTD estaldura eta sarpen handiena duen Espainiako autonomi erkidegoa

1. faseak Nafarroan erasandako eremuan LTD estaldura %99,6koa da (eremu habitatu guztiak estaliak gelditzen diren arren), Espainiaren osotasunean estaldura %94,85ekoa den bitartean. Bestalde, Foru Erkidegoan etxebizitzen %85 telebista digitala jasotzeko prest dago, Estatuko batez bestekoa %76,7ra jaisten delarik.

Estalduraren eta sarpenaren adierazleen Nafarroa LTD ezartzeko eskualde aurreratuena dela erakusten dute, Ministerioaren datuen arabera. Bere garaian iragarri zen bezala, LTDaren helduera Nafarroara abenduaren 31an osatuko da, Foru Erkidegoaren gainerako eremuetara zabaldu, lau udalerrietara izan ezik; horiek Gipuzkoako errepikagailua jasotzen dutenez, trantsizioa ez dute 2010eko apirilera arte osatuko (Leitza, Areso, Arano eta Goizueta).

Nafarroako Gobernuaren Renove Plana eta komunikazio-ekintzak

LTDaren ezarpena modu ordenatuan egiteko, Nafarroako Gobernuak hiru arlotan jardun du nagusiki: biztanleriaren %100eko LTD estaldura lortzeko beharrezko telekomunikazioko azpiegiturak sortu; Espainian aitzindaria den telebisten Renove Plana garatu, 100 euroko zuzeneko laguntzez; eta informazio-kanpaina.

Nafarroako Gobernuak abioan jarritako Renove Planarekin LTD barneratua daramaten 13.000 telebista saldu dira hilabete eta erdi eskasean. Halaber, programak deskodetzaileak erosteko 18 euroko laguntzak jasotzen ditu, jada 10.000 saldu direlarik; beste 3.600 gailu erosteko laguntzak gelditzen dira.

Bestalde, LTDaren helduerari buruzko informazio-kanpaina jarri da abian, liburuxkak banatuz, iragarkiak komunikabideetan eta “autobus digital” bat. Autobusak iragan apirilaren 15ean hasi ekin zion bideari hurrengo ekainaren 30ean telebista analogikotik digitalerako trantsizioa egingo duten Erriberako. Lizarreriaren hegoaldeko eta Lana Haraneko 42 udalerrietan zehar. Autobusean LTDaren, instalatzeko jarraitu beharreko pausoen, dakarren kostuaren eta Ministerioak “itzaltze analogikorako” jarritako epeen inguruko informazioa eskaintzen da. Bi pertsona arduratzen dira zeregin horretaz. Gainera, bide didaktiko bat proiektatzen da, Yolanda Alzolak aurkeztua, non labur deskodetzaile bat nola instalatu azaltzen den. Era berean, sustapeneko materiala eta hiritarrak etxean bertan sortzen zaizkion zalantzak argitzeko informazio-liburuxkak banatzen dira. Autobusaren azken geralekuak Mendabia eta Elizagorria (maiatzak 11); Viana (maiatzak 12); Los Arcos eta Aras (maiatzak 13); Arellano, Arroitz eta Villamayor de Monjardin (maiatzak 14), eta Galbarra, Gastiain, Lapoblacion, Meano, Iribarri eta Biloria (maiatzak 15) izango dira.

Era berean, alkateekin eta inguruko antena-jartzaileekin bilerak egin dira.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak iragan martxoan web-orrialde bat jarri zuen abian (www.tdt.navarra.es) hiritarri lurreko telebista digitalerako (LTD) trantsizioaren berri emateko. Atariak sei atal ditu. Lehenak LTD zer den eta zein abantaila dituen azaltzen du; bigarrenak prozesuaren faseei buruzko informazioa eta trantsizioa ekainean egingo duten udalerrien zerrenda jasotzen du; hirugarrenak LTD zuzen instalatzeko eman beharreko pausoen berri ematen du eta laugarrenak Nafarroako Gobernuak deskodetzaileak edo deskodetzailea barneratua duten telebistak erosteko ematen dituen laguntzen berri (18 eta 100 euro hurrenez hurren). Bosgarren atal batean, web-orrialdeak instalatzaile profesionalekin harremanetan jartzeko esteka. Azkenik, seigarrenean, informazioko autobusak hiritarren zalantzak argitzeko apirilean eta maiatzean zeharkatuko dituen udalerrien zerrenda agertzen da.

Gainera, Nafarroako Gobernuko web-atariak, behealdean, LTDari buruzko informazio gehigarria duten intereseko hainbat esteka ditu: Industria, Merkataritza eta Turismoa Ministerioa eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua esaterako. Halaber, kontagailu baten bidez Nafarroan “itzaltze analogikoaren” lehen fasea gauzatzeko falta diren egunak, orduak, minutuak eta segundoak denbora errealean agertzen du.

Nafarroako Gobernuaren gomendioak oraindik “digitalizatu” ez direnei


Nafarroako Gobernuak seinalea itzaltzea heldu aurretik sintonizatzea gomendatzen du. Horretarako, antena egokitu behar da, behar izanez gero antena-jartzaile profesionalek egin beharko dutelarik. Gainera, ezinbestekoa da seinale digitala hartzea ahalbidetzen duen ekipoa izatea, hau da, deskodetzailea duena, bai barnekoa (telebista berriek jada barneratua dute) bai kanpokoa (telebistara kable batzuen bidez konektatzen da). 

LTDak, kalitate hobeagoko seinalea hartzea bermatzeaz eta telebista-instalazioek beren kanaletatik zerbitzu gehigarriak ematea ahalbidetzeaz gain, espektro irrati-elektrikoa modu arrazoizkoagoan erabil dadin ahalbidetzen du, eta ondorioz, Nafarroan eta Espainian telebista kanal gehiago ikus daitezke. 


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa