Ikusi egun honetako albiste gehiago
Modernak osasunaren, ingurumenaren eta talentuaren alde egingo du apustu eta 2030era arte 77.000 enplegu sortzea izango du helburu
asteazkena, 2009.eko maiatzak 13
Miranda kontseilariak gaur aurkeztu ditu garapen ekonomikoko eredu berriaren lerro estrategikoak
El comité de dirección del Nuevo Modelo de Desarrollo Económico de Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berriko (Moderna plana) zuzendaritza-batzordeak, Nafarroako Gobernuak, PSNk, CENk, UGTk, CCOOk, UPNAk eta UNk osatuak, planaren lerro estrategikoak onartu ditu. Osasunaren, ingurumenaren eta talentuaren alde egingo du apustu eta 2030era arte 77.000 enplegu sortzea izango du helburu, ekoizkortasunean oinarritutako eredu ekonomikoaz, eta ez hainbeste enpleguan, egungoa dagoen bezala.
Hori da gaur goizean bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Álvaro Miranda Simavillak, azaldu duena Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu Berria (Moderna plana) zuzenduko duten apustu estrategikoak aurkezteko emandako prentsaurrekoan zehar. Bere alboan Ignacio Ríos, planaren diseinuan laguntzen duen aholkularitza-enpresako kidea izan du lagun.
Gogoratu gaur aurkezten den estrategiaren onarpena Modernaren behin betiko diseinua finkatzeko beste pauso bat dela; momentu honetatik aurrera, ekintza-planaren diseinuaren fasean sartzen da, bertan 120 gizarte-eragile inguruk parte hartuko dutelarik.
Lerro estrategikoak eta helburuak
Azaldu den bezala, Moderna planak hiru sektore estrategikoren alde egingo du apustu: osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia. Lehenengoan bioteknologia medikoa, osasun-zerbitzuak eta medikuntza-aparatuak sartzen dira. Bigarrenak energia berriztagarriekin, eraikuntza jasangarriarekin, nekazaritzako industriarekin eta kotxe ekologikoekin lotutako guztia biltzen du. Azkenik, talentuaren ekonomiak hezkuntzaz eta ezagutzaren sorkuntzaz, enpresa-zerbitzuez eta mekatronikaz dihardu.
Gainera, proposatzen den eredu ekonomiko berria, enpleguan oinarrituta dagoen oraingoa ez bezala, ekoizkortasunean oinarritzen da. Era horretan, Moderna planaren helburua, onartzen denetik 2030era arte, denera 77.000 lanpostu sortzea eta Foru Erkidegoko langile bakoitzak %40 gehiago ekoiztea da (urteko 55.000 eurotik urteko 77.000 eurora igaroz). Gainera, planaren arduradunek eredu ekonomikoaren aldaketari esker Nafarroak bere aberastasuna 12.000 milioi euro baino gehiagotan handitu ahalko duela estimatzen dute.
Halaboer, Moderna planaren helburuen artean Nafarroa Europako 20 eskualde aberatsenen artean egotea dago (egun 34. postuan dago 271tik). Era berean, giza garapenaren indizean (bizi-kalitatearen adierazlea) lortutako maila mantentzeko eta hobetzeko asmoa du, arlo horretan Foru Erkidegoa mundu mailako liderra izanik.
Bestalde, jasangarritasunaren arloan Nafarroa Europako liderren artean kokatu nahi da. Puntu horretan, gogoratu Nafarroan kontsumitutako energiaren %65 iturri berriztagarrietatik datorrela eta Nafarroako azaleraren laurdena balio ekologiko altukoa dela, Europar Batasuneko Natura 2000 Sarean egonik.
Halaber, Moderna planak Nafarroaren lehiakortasuna hobetzearen alde egingo du apustu eta horretarako bultzatu beharreko 16 faktore finkatu ditu, honako talde handi hauetan multzokatuak: I+G+i, nazioartekotzea, lankidetza-ingurunea (clusterrak), Administrazio Publikoaren eraginkortasuna eta ekoizkortasuna hobetzea eta azpiegitura energetikoen aldeko apustua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Apuestas estratégicas Moderna.ppt