Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zorionak Itxako Reyno de Navarrari asteburuan lortutako liga nazionaleko eta Europako Kopako tituluengatik
astelehena, 2009.eko maiatzak 18
Lizarrako eskubaloi-jokalariek ABF Liga ostegunean irabazi zuten Eldan (Murtzia) eta atzo EHF Kopa Leipzigen (Alemania)
Nafarroako Gobernuak gaur goizean zorionak eman dizkio “Itxako Reyno de Navarra” eskubaloiko emakumezkoen taldeari azken egunetan irabazitako ABF Liga eta EHF Kopa tituluengatik.
Gogoan izan behar da Lizarrako taldeak joan den ostegunean liga nazionala irabazi zuela, txapelketako azkenaurreko partida irabazi eta gero Eldan (Murtzia), eta hiru egun geroago, atzo, igandea, Leipzigen (Alemania) EHF Kopa titulua eskuratu zuela, joan den maiatzaren 9an Alemaniako taldearen aurrean lortutako zortzi goleko errentari esker.
Nafarroako Gobernuak batez ere Heine Jensen entrenatzailea eta aurtengo denboraldian Itxako osatzen duten jokalari guztiak zoriondu ditu, baita eskubaloi taldea osatzen duten zuzendari eta teknikari guztiak, zaleak (batez ere Eldan eta Leipzigen azken partidetan Itxakoren ondoak egon direnak) eta Lizarra hiri osoa ere.
Horrez gain, Nafarroako Gobernuak modu positiboan baloratu du goi mailako titulu horiek aurrerantzean neskak erakartzeko, eskubaloian aritzeko eta, oro har, kirola egiteko izango duen eragina, Estellerrian zein Nafarroako gainerako inguruetan.
Azpimarratzekoa da Nafarroako Gobernuak “Reyno de Navarra” lema duten kirol-taldeak, baita emakumezkoenak ere, babesteko egiten duen lana. Laguntza horri esker, zuzendaritza taldeek eta talde teknikoek koltxoi ekonomiko handiagoa izan dute plantillak hobetzeko eta klubak eta etorkizuneko perspektibak handitzeko; eta zuzendarien, entrenatzaileen eta jokalarien lan onari esker, inbertsio horren bidez Foru Komunitatea Europa osoan ezagutarazi da eta nazioko eta Nafarroa osoko kirol-komunikabideetan agertu da.