Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Inbertsioa ia milioi bat eurokoa izango da
Salanueva kontseilaria Ultzaman azpiegitura-lanak inauguratzen
(
irudia handitu
)
Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak gaur goizean inauguratu ditu Ultzamako Eltso, Urritzola-Galain eta Zenotz kontzejuetan egindako sareen berrikuntza eta zoladura lanak. Ekitaldi horretan, kontseilariaren ondoan Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia egon da.
Hiru kontzeju horietako lanak egiteko 950.938 euro inguruko inbertsioa egin da, eta kopuru horretatik 602.772 euro Departamentuak eman ditu. Lanen inaugurazio-ekitaldia Zenotzen hasi da, eta ondoren Eltson eta Urritzola-Galainen jarraitu du. Pachi Pérez Aguerri Ultzamako alkatea eta Eltso, Zenotz eta Urritzola kontzejuetako presidenteak, Isabel Tellería, Miguel Zenotz eta Pedro Miguel Ezcurra hurrenez hurren, Amelia Salanuevaren eta Pedro Pegenauteren alboan egon dira. Kontseilariak kontzejuko presidente bakoitzari ekitaldia oroitzeko plaka bat eman dio.
Salanueva kontseilaria Ultzaman azpiegitura-lanak inauguratzen.
(
irudia handitu
)