Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Nafarroako natura-guneak hobetzeko “la Caixa”-rekin zuen hitzarmena berritu du
osteguna, 2009.eko maiatzak 21
Ekimenak gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonak lan-munduan txertatzea erraztuko du ere
“la Caixa”-rekin hitzarmena Nafarroako natura-guneak hobetzeko
(
irudia handitu
)
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, lankidetza-hitzarmena izenpetu du gaur “la Caixa”-rekin. Horren arabera, erakundeak urte betean Nafarroako natura-guneak hobetzera eta mantentzera bideratutako jarduketetan eta gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonak lan-munduan txertatzeko sustatzean 1.200.000 euro inbertitzeko konpromisoa hartu du.
Ekitaldian, finantza-erakundearen ordezkariak Nafarroan, Errioxan eta Aragoin “la Caixa”-ren ordezkari nagusia, Raúl Marqueta Bueno, eta “la Caixa” Obra Sozialeko Zientzia eta Ingurumen departamentuko zuzendariordea, Ignacio López Verdeguer, izan dira.
Hitzarmen berriaren izenpearekin erakunde bien artean gizarte eta ingurumen gaietan dagoen lankidetzari jarraipena ematen zaio. Azken hiru urtetan gizarte-bazterkerian dauden 88 pertsona kontratatzea eta ingurumena hobetzeko 38 jarduketa gauzatzea ahalbidetu du.
Hitzarmenean adierazten denaren arabera, inbertsioak honako jarduketa-lerroetara bideratuko dira: baso-habitatak mantentzea; ibai eta hezeguneen hobekuntza; degradatutako guneen berreskuratzea; azpiegitura-sarearen ekipamenduen eta seinaleen hobekuntza; biodibertsitatearen zaintza; ezintasunen bat duten pertsonen sarbidea errazta; Nafarroako natura-guneen erabiltzaileentzako zerbitzuen hobetzea; ingurumeneko ohitura eta jarcunbide egokiei lotutako sentsibilizazio-kanpainak; klima-aldaketaren eraginak gutxitzea; eta energia berriztagarrien sustapena.
Lerro orokor horietatik abiatuta, Nafarroako Gobernuko Landa Garapena eta Ingurumena departamentua, “la Caixa”-rekin lankidetzan, jarduketak eta proiektuak aurrera eramango direneko toki zehatzak finkatzeaz arduratzen da. Aurreko urteetan bezala, horien gauzapenerako gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonak kontratatuko dira.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa