(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2009ko Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Agustín González García de Aciluri eman dio astelehena, 2009.eko maiatzak 25

XX. mendearen bigarren erdiko espainiar konpositore esanguratsuenetakoa da


Agustín González García de Acilu, 2009ko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren irabazlea

Agustín González García de Acilu, 2009ko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren irabazlea

Nafarroako Gobernuak gaur goizean egindako saioan 2009ko Kulturaren Vianako Printzea Saria Agustín González García de Acilu konpositoreari emateko foru-dekretua onetsi du.

Kulturaren Vianako Printzea Sariaren helburua da kulturaren edozein arlotan sorkuntzaren edo ikerketaren bidez edo kultura sustatuz pertsona, talde edo erakundeek egindako lana aintzatestea.

Sarirako hautagaiak aurkeztea Nafarroako Kultura Kontseiluari dagokio, osoko bilkuran bilduta. Proposamena Gobernuko presidenteari egin behar dio, saria Nafarroako Gobernuak eman dezan. Nafarroako Kultura Kontseiluak, 2009ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, 2009ko Kulturaren Vianako Printzea Saria Agustín González García de Aciluri ematea proposatu zuen, aipatzeko moduko merezimenduak dituelako.


Agustín González García de Acilu Altsasun jaio zen 1929an. 1958an Kontrapuntu eta Fuga Saria lortu zuen. Fernando Remacha Iruñako Kontserbatorioko zuzendaria ezagutu zuen, eta horrek “Vianako Printzea” Erakundeko beken deialdira aurkeztera bultzatu zuen. Aparteko laguntza horri esker, Europako musika-giroan murgildu zen Parisen, Venezian, Italiako Gobernuaren beka bati esker, eta Erroman. Bidaia horietan Rafael Moneo arkitektoa lagun izan zuen. Besteak beste, Umberto Eco, Giulio Carlo Argan, Diego Fabbri eta Eduardo Sanguinetti entzun zituzten.


Erroman konposizio-eginkizuna landu zuen Godofredo Petrassirekin, eta 1964an, Darmstadten, “Internationale Ferienkurse für Neue Musik” ekitaldira gonbidatu zuten, Pousseur, Lygete eta Babbiten zuzendaritzapean.


Sari ugari irabazi ditu, besteak beste “Samuel Ríos” saria “Sucesiones Superpuestas” hari-kuartetoarengatik, Musika Sari Nazionala 1971n “Oratorio Panlinguístico” lanarengatik eta 1967-1968 denboraldiko lanik onenaren akzesita “Aschermittwoch” (hausterre-eguna) lanarengatik. 1971n Radio Nacional de España ordezkatu zuen Italia Sarian “Interfonismos” lanarekin, eta UNESCOren konpositoreen tribunan “Aschermittwoch” lanarekin. Espainiako Konpositore Sinfonikoen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1976an.

González García de Aciluren eginkizun pedagogikoak hainbat konpositorerengan eragina izan du, batez ere “Iruñako Taldean”. Madrileko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan harmonia-eskolak eman zituen, eta “XX. mendeko teknikak” irakatsi zituen Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorioan eta Oviedoko Unibertsitateko “Jovellanos” katedran.

1998an berriro ere Musika Sari Nazionala eman zioten konposizioan bizimodu osoa aritzeagatik eta berak egindako ekoizpenak gure garaiko musika-panoraman duen esanahiagatik.


Agustín González García de Acilu XX. mendearen bigarren erdiko espainiar konpositore esanguratsuenetakoa da. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kultura Kontseiluak proposatuta, 2009ko Kulturaren Vianako Printzea Saria eman dio.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa