(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oteitza, Aberin, Muniain eta Morentin Lizarrako araztegira lotuko dira astelehena, 2009.eko maiatzak 25

Ponpaketa instalazioa eta hamabi kilometroko hodi biltzailea jartzeko 2,6 milioi euro inbertituko dira


Lizarrako araztegiak Oteitza, Aberin, Muniain eta Morentingo hondakin urak jasoko ditu datorren urtean. Horretarako, NILSA enpresa publikoa (Navarra de Infraestructuras Locales SA) hodi biltzaile bat eraikitzen hasiko da irailetik aurrera. Araztegia Jurramendiko Mankomunitateak ustiatzen du eta NILSA enpresa Toki Administrazio Departamentuaren mendekoa da. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du presakotzat jotzea “Ega ibaiaren erdialdeko hondakin urak gestionatzeko sistema” deritzon proiektuak eragindako ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetzea.


NILSAk egindako azterlanaren arabera, komenigarriagoa da, instalazio berri bat egitea baino, lau herriak eremu hartan edukiera gehien duen instalaziora lotzea. Horretarako 2,4 milioi euro jarri behar dira, gutxi gorabehera, eta zenbateko horri gehitu behar zaizkio geroko mantentze-lanaren gastuak.

Aipatu proiektua Nafarroako Gobernuaren 2012 Planaren barruan dago. Asmoa da lau herri horietako ura (lau herrietan guztira 2.000 biztanle inguru daude) Ega ibaiaren ondoko ponpaketa instalazio batera eramatea; instalazio hori Aberin udalerrian dago, Los Majuelos izeneko lekuan. Ura, gero, Lizarrara eramango da, 5,4 kilometroko hodi biltzaile bat medio. Ponpaketa instalazioa eta hamabi kilometroko hodi biltzailea egiteko urte bete eta 2,6 milioi euroko inbertsioa beharko dira. Zenbateko horren %80 Toki Administrazio Departamentuaren bidez jarriko da eta %20 saneamendu kanonaren bitartez.


Alde horretatik, gutxiago kostatuko da mantentze-lana, instalazio berri bat egitea baino. Nafarrei metro kubiko bat ur araztea 0,16-0,70 euro kostatzen zaie. Lizarrakoaren moduko instalazio handiak erabiltzen dira 15.000 biztanle baino gehiagoko herrietarako. Era horretan, hondakin uren metro kubiko bat tratatzea oso errentagarria da: 0,162 euro. Biztanle gutxiago daudela-eta ur bolumena txikiagoa bada, tratamendua garestiagoa da. Esaterako, 250 biztanle baino gutxiagoko herrietan metro kubikoa tratatzea sei aldiz garestiagoa da. Ura arazteko gastua zergadunek ordaintzen dute, uraren ordainagiriko saneamendu kanona medio.


Gaur egun, Oteitzako herriko hondakin urak sakan batera botatzen dituzte; Aberin eta Muniainen fosa septikoak dituzte (proiektua amaitutakoan kendu egingo dira); eta Morentinen ez daukate sistema espezifikorik. Lau herri horietako hondakin urak Lizarrako instalazioan tratatuko dituzte 2010etik aurrera eta, horrela, Egara bueltatzen den ura behar bezalakoa izatea bermatuko da, ibilgu hori baita ibaiaren zatirik ahulena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa