(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Iruñako Garraioaren Hiriko hamargarren urteurrenean parte hartu du asteazkena, 2009.eko maiatzak 27

Hirugarren eta laugarren faseak amaitzean, 417 milioi euro inbertituta egongo dira, eta 1,6 milioi metro koadroko azalera hartuko du


Garraioaren Hiriaren hamargarren urteurrena

Sanz presidentea Garraioaren Hiriko aparkaleku berriaren zinta mozten. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Iruñako Garraioaren Hiriko hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien buru izan da gaur goizean. Ekimen hori Foru Gobernuak jarri zuen abian plataforma logistiko bat sortzeko eta horren bidez Iruñerrian Garraio, Banaketa eta Logistika sektorearen antolamendua eta garapena bultzatzeko. Presidentearekin batera, besteak beste, Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Susana Labiano Bastero Garraioen zuzendari nagusiak eta Javier Echarte Vidal Garraioaren Hiriko zuzendari gerenteak parte hartu dute.

Ekitaldi horretan ibilgailu astunen aparkaleku berria inauguratu da, 462 ibilgailu hartuko dituena. Horretara 3,4 milioi euro bideratu dira. Horrez gain, plataforma logistikoan hamar urte daramatzaten 39 enpresei opari bat eman diete. 

Presidenteak azpiegitura honek hasiera-hasieratik egin duen jarduera azpimarratu du. Gaur egun, azpiegiturak, bi fase osatu eta gero, 600.000 metro koadroko azalera baino handiagoa hartzen du eta 150 enpresa, inguru logistikoa, ibilgailuei laguntzeko zentro motorraren ingurua, Nafarroako bi garraio-elkarte nagusiak (TRADISNA eta ANET) hartzen dituen zerbitzuen ingurua eta ibilgailu astunentzako aparkalekua ditu. Guztira 111 milioi euroko inbertsioa egin da. Presidentearen arabera, "hamarkada honetako funtzionamenduari eta gorantz doan jarduerari erreparatuz, proiektu hau Nafarroako ekonomiaren eta ekoizpen-jardueraren euskarri garrantzitsua dela ikusi da”.

Garraioaren Hiriaren hamargarren urteurrena

Sanz eta Alba hamar urte daramatzaten enpresen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Garraioaren Hiria bi garraio-korridore garrantzitsuren bidegurutzean dago: Europako diagonal kontinentala eta Kantauri-Mediterraneo ardatza, eta edukiera handiko bideekin zuzenean lotuta dago, hala nola AP-15 Nafarroako Autobidearekin eta A-21 Pirinioen Autobiarekin eta N-121 errepidearekin, eta garraio-zentroetatik hurbil dago, besteak beste, Trenbideko Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) salgaien terminaletik eta Iruñako aireportutik.

Sanzen esanetan, horregatik guztiagatik eta “garraioaren eta logistikaren sektorerako topagune bereizi eta ospetsua denez”, Garraioaren Hiriak eskainitako jarduerek eta zerbitzuek harrera ona izan dute enpresen eta profesionalen artean, “ez bakarrik Nafarroan eta Espainian, baita Europako beste herrialde batzuetan ere”.

Gaur egun proiektuaren hirugarren eta laugarren faseak garatzen ari dira. 1.000.000 metro koadro baino gehiago okupatuko dira, eta 306 milioi euroko inbertsioa egingo da. Zehatz esanda, hirugarren faseak urbanizazio-lanen %74 eginda du eta merkataritza-azaleraren %65 konprometituta du. Datu horiek izanda, lanak amaitu ondoren, proiektuaren azalera osoa 1.638.363 metro koadrokoa izango dela eta inbertsioa 417 milioi eurokoa izango dela esan daiteke, eta kopuru horretatik 103 milioi Nafarroa 2012 Planera bilduta daudela.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa