(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Atzerritarrei eta presoei laguntzeko Iruñako Abokatuen Elkargoarekin dauden hitzarmenak luzatu dituzte osteguna, 2009.eko maiatzak 28

Programa horietako 146.687 euro Nafarroako Gobernuak doako laguntza juridikora bideratzen dituen 1,9 milioi euroei gehitzen zaizkie


Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Iruñako Abokatuen Elkargoarekin 2008an sinatutako hitzarmenak luzatzea adostu du, 2009an Iruñako espetxeko presoei laguntza juridiko-penitentziarioa emateko eta atzerritarren arloan laguntza juridikoa emateko. Gastua 94.531 eta 52.156 eurokoa izango da hurrenez hurren.

146.687 euro horiek Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Justiziako Gizarte Zerbitzuak kudeatutako doako laguntza juridikoaren bidez baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonen defentsa-eskubidea bermatzeko iaz emandako 1.962.240 euroei gehitu behar zaizkie. Laguntza juridiko-penitentziarioaren eta atzerritarren zuzenbidearen arloetan, Departamentua Iruñako Abokatuen Elkargoarekin lankidetzan aritzen da pertsona horien eskubideen eta interesen defentsa bermatzeko.

Orientazio Juridiko-Penitentziarioaren Zerbitzua Iruñako espetxean 1998ko urrian jarri zuten abian, eta espetxe zuzenbidean trebatutako hamabi legelarik osatzen dute. 2008an 2.682 kasutan eman zuten laguntza. Horrez gain, 951 espetxe-kasu eta doako 135 laguntza izapidetu zituzten. 

Bestalde, atzerritarren arloan espezializatutako zerbitzua 2001an jarri zen abian, eta modu altruistran urteko 365 egunetan 24 orduko guardiak egiten dituzten hogeita hamar abokatu inguruk osatzen dute. Hasieran, polizia-etxean bertan egonaldi irregularraren ondoriozko kanporatze-espediente bati aurre egin behar zioten atzerritarrei laguntzen zieten. 2003ko erregularizazio-prozesuaren ostean, baliabide administratiboak eta judizialak kudeatu zituzten Administrazioak ukatutako dokumentazioa lortzeko. 2008an dokumentazioaren arloko errekurtsoek gora egin zuten nabarmen, kanporatzeen arlokoak gaindituz; izan ere, administrazioak uko egiten die Gizarte Errotze izenekoaren arloko eskaerei.

Atzerritarren arloko prozedurei dagokienez, %61,32 epaitegietan izapidetutako espedienteak izan ziren (301 kanporatze, 250 dokumentazio-ukatze, 502 kautelazko neurri eta 463 apelazio); %24,7 administrazio bidean izapidetutako espedienteak (325 zehapen-espediente, 250 dokumentazio-espediente, 102 gora jotzeko errekurtso eta 148 berraztertze-errekurtso); eta %13,98 guardietan (derrigorrezko irteerako 250 kautelazko neurri, 158 atxiloketa, 74 pasaporte-erretiratze eta 20 barneratze-neurri).

Doako laguntza juridikoa

Gogoan izango dugunez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Foru Komunitateko abokatuen elkargoei 2008an 1.962.240 euro eman zizkien doako laguntza juridikoaren zerbitzua eskaintzeko. Zerbitzu hori 7.548 alditan eskatu zen (baliteke pertsona bakoitzarekin zenbait espediente ireki behar izatea).

Fakturazioa zein eskaeren kopurua %25 inguru hazi ziren 2007. urtearekin alderatuta, besteak beste, arlo hauek gora egin zutelako: atzerritarren arloko kudeaketak, bide-segurtasunari buruzko araudia haustearen ondoriozko zigorrak gogortzea Zigor Kodean, gatazkak ugaritzea eta familia esparruarekin lotutako kasuak (adibidez, dibortzioko klausulen berrikuspenak ezkontide bat lanik gabe geratzean) edo ez-ordaintzearen ondoriozko epaiketa monitorioak (kredituak, hipotekak, etab.).

Prozeduraren objektu diren arrazoiez gain, egoera ekonomikoak okertzean doako laguntza juridikora jotzen duten pertsonen kopurua ere handitzen ari da (oinarrizko errenta, langabeziaren ondorioz edo baliabiderik ez izatearen ondorioz kobratzea).

Eskaeren %12 ukatu egiten da ezarritako sarrerak gainditzen dituztelako. 500 inguru artxibatu egiten dira hainbat arrazoi direla bide: abokatu pribatua kontratatzea, kasua bertan behera uztea, beste alderdiarekin judizioz kanpo akordioa lortzea, etab.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa