Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Teresa Aranazen esanetan, integrazioa hezkuntza-sistemaren erronka da
“Herritartasuna eta Integrazioa” jardunaldiko mahaia.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, “Herritartasuna eta Integrazioa. Hezkuntza hobea, herritartasun hobea” jardunaldian parte hartu du gaur. Jardunaldia Iruñan, Iturramako Civivoxen egin da, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako hezkuntzako irakasleei bideratuta, baita hezkuntza-erakundeetako zuzendariei eta IGA ikasleei ere.
Irekitze-ekitaldian hurrengo hauek parte hartu dute: Teresa Aranaz Departamentuko Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiak; Josefina Cambra Filosofia eta Letretako eta Zientzietako Doktoreen eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko presidenteak; eta Andrés Garro Nafarroako Lizentziatuen Elkargoko dekanoak.
Jardunaldi hauek Filosofia eta Letretako eta Zientzietako Doktoreen eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak, Immigrazio eta Emigrazio arloko Estatu Idazkaritzak eta EBren Integraziorako Europako Funtsak antolatu ditu Iruñan, Bartzelonan eta Málagan. Jardunaldien xedea atzerriko ikasleak derrigorrezko hezkuntzan sartzeak planteatzen dituen erronkak aztertzea eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko mekanismoak jorratzea da. Era berean, hezkuntza-sistema ikasleen aniztasunera egokitzeko aplikatutako politikak aztertzen dira.
Irekitze-ekitaldiaren ostean lehenengo hitzaldia etorri da, “Gizarte-ekintzarako heztea”, Concepción Naval Nafarroako Unibertsitateko Azpiegitura eta Berrikuntza errektoreordearen eskutik. Jarraian mahai-ingurua egin da hezkuntza-politikak integrazioaren arloan dituen erronken inguruan, eta horretan Teresa Aranazek, Inés Gabarik (Nafarroako Unibertsitate Publikoa); eta Juan Andrés Muñoz Arnauk (Errioxako Unibertsitatea) parte hartu dute.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.