(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Logistikaren eta Mantenuaren Nazioarteko Erakusketaren (SIL) 2009ko edizioan parte hartuko du ostirala, 2009.eko maiatzak 29

Alba kontseilariak Nafarroaren ekimen logistikoak aurkeztuko ditu Cercle de Infraestructuras-en, sektoreko foro entzutetsuenetakoa izanik


Nafarroako standaren irudikapena

Nafarroako Standa Logistikaren eta Mantenuaren Nazioarteko Erakusketan ( irudia handitu )

Nafarroak lehen aldiz Logistikaren eta Mantenuaren Nazioarteko Erakusketan (SIL) parte hartuko du. Nazio mailan garrantzitsuena da eta Europa mailan bigarrena, erakustokiei eta bisitariei dagokienean, eta Bartzelonan egingo da hurrengo ekainaren 2an eta 5ean. Horrela iragarri du gaur goizean Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, Garraioko Zuzendari Nagusia, Susana Labiano eta Nafarroako Garraio eta Logistika Agentziako Zuzendari Nagusia, Enrique Díaz, lagun izan dituen prentsaurreakoan.

Kontseilariak adierazi duenaren arabera, lehiaketara joateko erabakia Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak departamentua Nafarroa 2012 Planaren barnean, Foru Erkidegoan logistikaren eta garraioaren sektoreak sustatzeko aurrera eramaten ari den ekimenen eta jarduketen osotasunean kokatzen da. Horien artean 2007an Nafarroako Eremu Logistikoen eta Intermodalen Plan Estrategikoa egitea, 2008ko abuztuan Nafarroako Garraio Agentzia sortzea eta duela gutxi Nafarroan Merkantzien Logistika eta Garraio Klusterra abian jartzea nabarmentzen dira, Foru Erkidegoko enpresekin, erakundeekin eta sektoreko profesionalekin lankidetzan.

Nafarroa lehiaketan lehen aldiz egotearen helburu zehatzak honakoak dira: Nafarroak egun gune logistiko gisa dituen ahalmenak ezagutzera eman; inbertsio publikoa eta pribatua sustatu Garraioaren Hiriaren 3. eta 4. faseen merkaturatzea osatzeko; eta etorkizunean Tuterako Eremu Logistikoa ezagutzera eman eta sustatu.

Azkenik, Erakustokiak nazio mailan Nafarroako Eremu Logistikoen eta Intermodalen Plan Estrategikoa eta Azpiegitura Logistikoen Mapan, lurralde-ereduari jarraiki, emandako aurrerapausoak aurkeztea ahalbidetuko du. 


Standaren deskribapena

SILean Nafarroak 60m2ko standa izango du, Erakustokiko lehentasunezko tokian kokatua eta erakunde logistiko garrantzitsuenetako batzuez inguratua. Bere diseinuan Foru Erkidegoak egun duen ahalmena eta etorkizunerako duen proposamena erakusten saiatu da.

Gainera, standak Nafarroaren kokapen estrategikoa, jasangarritasunarekiko kezka eta intermodalitatea sustatzeko apustua azaltzen ditu, horiek Nafarroako Gobernuak logistikaren arloan bultzatutako ekimen guztietan isla izanik. Funtzionalitateari dagokionez, standak balizko bezeroekin harremanetan jartzeko gune berezi bat du. Lehiaketa bertan egitea aurreikusten den dibulgazioko lanaz gain, standa bisitatzeko 500 gonbidapen baino gehiago bidali zaizkie jada gure eremu logistikoetan kokatuak dauden enpresei, Merkantzien Logistika eta Garraio Klusterrean parte hartzen dutenei eta, ikuspuntu komertzialetik, Nafarroaren eskaintza logistikoan interesa izan lezaketenei.

Ekitaldien agenda eta Cercle de Infraestructures


Aurreikusitako ekitaldien programari dagokionez, Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak departamentuak ekitaldien agenda betea osatu du, Nafarroa lehiaketa egotea optimizatzeko.

Ekitaldi nagusi gisa, Alba kontseilariak Cercle de Infraestructures-en parte hartuko du; azpiegituren inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko Espainiako lehen foroa eta sektorean entzute handia duen erakundea da. Cercle-ren helburua gizartea ikuspuntu ekonomikotik azpiegiturek duten garrantziaz sentsibilizatzea da, baina baita aurrerapeneko, lurraldea antolatzeko eta jasangarritasuneko elementu gisa ikustaraztea ere, azken xedea hiritarren bizi-kalitatea hobetzea izanik. Laura Albaren hitzaldia ekainaren 3an izango da Prensa Hall Europa-n, ,SILeko minus 1 solairuan, eta Garraio eta Logistika arloetan Foru Erkidegoa aurrera eramaten ari den ekimenez jardungo du. Halaber, azken bi egunetan sektorean esanguratsuenak diren Nafarroako elkarte profesionalen, ANET eta TRADISNA, esanetara jarriko da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa