(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas kontseilariak Nafarroako unibertsitateekin hitzarmenak sinatu ditu udako ikastaroetarako asteazkena, 2009.eko ekainak 3

Hezkuntza Departamentuak xede horretara 120.000 euro bideratuko ditu guztira


Pérez Nievas kontseilaria hitzarmenak sinatzen

Salanueva kontseilariak toki administrazio elektronikoari buruzko jardunaldi bat inauguratu du. ( irudia handitu )

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak, Departamentu horretako Erregeordearen aretoan, Nafarroako unibertsitateekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu gaur goizean, udako ikastaroen bederatzigarren edizioa abian jartzeko. Nafarroako Gobernuak horretarako 120.000 euro bideratuko ditu guztira.

Ikastaro horiek hezkuntza-zentro hauetan garatuko dira: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (NU), eta UNEDen zentro elkartuak Iruñan eta Tuteran. Ekainaren 29an hasi eta irailaren 30ean amaituko dira. Jarduerak Iruñan, Tuteran, Lizarran eta Tafallan egingo dira, unibertsitateko bizimodua Foru Komunitateko gizartera hurbiltzeko.


Kontseilariaz gain, hitzarmenak sinatzeko ekitaldian hurrengo hauek ere egon dira: José Iribas Iruñako Udaleko alkateordea eta Hezkuntza eta Gazteria zinegotzi delegatua; Pedro González Felipe Lanbide Hezkuntzako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia; Julio Lafuente López NUPeko errektorea; Ángel Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko errektorea; José Luis Martín Nogales UNEDeko Iruñako zentro elkartuko zuzendaria; eta Luis Fernández Rodríguez UNEDeko Tuterako zentro elkartuko zuzendaria.


Foru Gobernuak 120.000 euro eman ditu, honela banatuta: NUPek 23.438 euro jasoko ditu (horrez gain, Iruñako Udalak 60.000 emango ditu); Nafarroako Unibertsitateak, 56.249; UNEDen Iruñako zentroak, 16.875; eta unibertsitate horretako Tuterako zentroak, 23.438 euro.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa