(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Kontseiluak 2009ko lehenengo ohiko bilkura egin du asteazkena, 2009.eko ekainak 3


Euskararen Nafar Kontseilua

Euskararen Nafar Kontseilua ( irudia handitu )

Euskararen Nafar Kontseiluaren aurtengo lehenengo bilkura honetan, urte osoko jarduerak jasotzen dituen 2008ko memoria onartu kide guztiek dute; jarduera horien artean Soziolinguistika Batzordearen sorrera eta lanak nabarmendu dira.

Era berean, eguneko gai zerrendari jarraituz, Euskarabidearen Plan Estrategikoa aurkeztu da, eta Kontseiluko kideek Planari ekarpenak egin ahal izateko epea zabaldu da. Euskararen Nafar Kontseiluaren hurrengo bilkura batean behin betiko testua aurkeztuko da.

Zortzi kontseilukideren eskaerari erantzunez, Nafarroako euskarazko komunikabideen eskaera eta eskaintza sartu ziren eguneko gai zerrendan. Honi dagokionez, Euskararen Nafar Kontseiluak bere sostengua adierazi dio Euskarabidearen eta komunikabide hauen ordezkarien artean ireki den prozesuari, Nafarroako Parlamentuak bere garaian finantzabideari buruz eskatu zuenari erantzunez.

“Euskararen Egoera Nafarroan 2008” ikerketa soziolinguistikoaren ale batzuk banatu dira, Euskararen Nafar Kontseiluan ofizialki aurkeztu eta gero, eta atzo parlamentuan horri buruz eginiko agerraldiaren ondoren. Ekintza ildo berriak irekitzeko asmoz, Kontseilukideek dokumentua aztertzea eta ekarpenak egitea adostu dute.

Kideak/Vocales:
- Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea, Hezkuntza kontseilaria
- Xabier Azanza Arbizu, Euskarabideko zuzendari kudeatzailea / Director Gerente del Instituto Navarro del Vascuence.
- Rubén Fuertes Peralta, 2008ko irailetik aurrera, Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.
- Pedro González Felipe, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.
- Teresa Aranaz Jiménez, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia .
- Andres Urrutia Badiola, Euskaltzainburua
- Pablo Sotés Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
- Mª Amor Beguiristain Gúrpide, Nafarroako Unibertsitatea / Universidad de Navarra.
- Andres Iñigo Ariztegi, Euskaltzaina
- Carmen Lamsfus Arrien, Eusko Ikaskuntza
- Yolanda Barcina Angulo, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa.
- Pello Mariñeralena Martínez, Nafarroako Ikastolen Elkartea.
- Gabriel Imbuluzqueta Alcasena Nafarroako Prentsa Elkartea.
- Aitziber Sarasola Jaka, AEK-Euskaraz kooperatiba Elkartea.
- Koldo Martínez Urionabarrenetxea, Euskara Kultur Elkargoa.
- Francisco Javier Salaberri Zaratiegui, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.
- Iñaki Perurena Gartziarena, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.
- Patziku Perurena Loiarte, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.
- Mikel Olazarán Rodríguez, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.
- Asier Barandiaran Amarika, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.
- Josu Reparaz Leiza, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.
- Mikel Belasko Ortega, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea .
- Julen Calvo Jiménez, Euskararen Nafar Kontseiluko idazkaria eta Euskararen Gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa