(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzeko txingor zaparradak sortutako kalteak ekainaren 30a baino lehen ordainduko dituzte asteazkena, 2009.eko ekainak 3

Sanzberro kontseilaria Sesman izan da; han ia sail guztiek dute nekazaritza asegurua


Kontseilaria Angel Eraulekin, Sesmako alkatearekin eta Agroseguro erakundeko presidentearekin, kaltetutako zereal sailetan.

Sanzberro kontseilaria Sesman izan da, txingor zaparradak kaltetutako sail batzuetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Agroseguro erakundeak adostu dute maiatzaren 24ko txingor zaparradak sortutako kalteak ekainaren 30a baino lehen ordaintzea. Gogoratuko duzuenez, Ebroko bailaran, Lizarrerrin, Barrankan eta Leitzaranen gertatu ziren kalte larrienak. 

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Sesman ekaitzak kaltetutako sail batzuetan egon da gaur. Lagun izan ditu Agroseguro erakundeko presidentea, Antonio Fernández Toraño, eta Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) sindikatuko aseguruen arduraduna, Luis Serrano Cornago.

Bisitan, Sanzberrok Fernandez Torañori eskatu dio Agroseguro etxeak tasazioak bizkorrago egiteko eta nekazariei kalteak uztaila baino lehen ordaintzeko. Izan ere, aseguru etxeari dagokio kalteak balioestea eta ordainketak egitea, Espainiako nekazaritza aseguru konbinatuak gestionatzen dituelako. 

Sanzberro kontseilaria Sesmako kooperatibako kideekin eta nekazarien ordezkariekin bildu da.

Txingor zaparradak sortutako kalteak ekainaren 30a baino lehen ordainduko dituzte. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak, nekazarien errentak arrisku meteorologikoetatik babesteko, nekazaritza aseguruetarako diru-laguntzak jartzen ditu. Laguntza ekonomiko horri esker, nekazariek aseguruak merkeago kontratatzen dituzte; horregatik aholkatzen du departamentuak bide horri eustea.

Orain dela gutxi, gainera, nekazaritza aseguru jakin batzuk kontratatzeko diru-laguntzak arautzeko oinarriak onartu dituzte, 2009. urterako; aseguruak, betiere, Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planean egon behar dute. Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak 6 milioi euro jarriko ditu aseguruen kontratazioa diruz laguntzeko. Laguntza horri gehitu behar zaio, gainera, ENESArena, Nekazaritza Aseguruen Estatuko Erakundearena.

Aseguru ildo bakoitzerako gehieneko diru-laguntza Europar Batasunak zehazten du. Behi aziendak aseguratzeko, adibidez, polizaren %56-100 ematen dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa