Ikusi egun honetako albiste gehiago
Maiatzeko txingor zaparradak sortutako kalteak ekainaren 30a baino lehen ordainduko dituzte
asteazkena, 2009.eko ekainak 3
Sanzberro kontseilaria Sesman izan da; han ia sail guztiek dute nekazaritza asegurua
Sanzberro kontseilaria Sesman izan da, txingor zaparradak kaltetutako sail batzuetan.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak eta Agroseguro erakundeak adostu dute maiatzaren 24ko txingor zaparradak sortutako kalteak ekainaren 30a baino lehen ordaintzea. Gogoratuko duzuenez, Ebroko bailaran, Lizarrerrin, Barrankan eta Leitzaranen gertatu ziren kalte larrienak.
Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Sesman ekaitzak kaltetutako sail batzuetan egon da gaur. Lagun izan ditu Agroseguro erakundeko presidentea, Antonio Fernández Toraño, eta Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) sindikatuko aseguruen arduraduna, Luis Serrano Cornago.
Bisitan, Sanzberrok Fernandez Torañori eskatu dio Agroseguro etxeak tasazioak bizkorrago egiteko eta nekazariei kalteak uztaila baino lehen ordaintzeko. Izan ere, aseguru etxeari dagokio kalteak balioestea eta ordainketak egitea, Espainiako nekazaritza aseguru konbinatuak gestionatzen dituelako.
Txingor zaparradak sortutako kalteak ekainaren 30a baino lehen ordainduko dituzte.
(
irudia handitu
)
Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak, nekazarien errentak arrisku meteorologikoetatik babesteko, nekazaritza aseguruetarako diru-laguntzak jartzen ditu. Laguntza ekonomiko horri esker, nekazariek aseguruak merkeago kontratatzen dituzte; horregatik aholkatzen du departamentuak bide horri eustea.
Orain dela gutxi, gainera, nekazaritza aseguru jakin batzuk kontratatzeko diru-laguntzak arautzeko oinarriak onartu dituzte, 2009. urterako; aseguruak, betiere, Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planean egon behar dute. Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak 6 milioi euro jarriko ditu aseguruen kontratazioa diruz laguntzeko. Laguntza horri gehitu behar zaio, gainera, ENESArena, Nekazaritza Aseguruen Estatuko Erakundearena.
Aseguru ildo bakoitzerako gehieneko diru-laguntza Europar Batasunak zehazten du. Behi aziendak aseguratzeko, adibidez, polizaren %56-100 ematen dute.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.