(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenbide Korridorearen Castejón-Iruña tartearen idazketaren lizitazioa egingo du, 5,5 milioi euroren truke osteguna, 2009.eko ekainak 4

Hala adostu du Foru Gobernuak gaur goizean egindako bilkura berezian


Castejón-Iruña tartea idazteko akordioa

AAbiadura Handiko Trenbide Korridoreko Castejón-Iruña tartea idazteko akordioa. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea komunikabideen aurrean agertu da gaur Foru Gobernuak aparteko bilkuran hartu duen akordioa jakinarazteko. Akordio hori dela bide, Abiadura Handiko Trenbide Korridorearen Castejón-Iruña tartearen idazketa-proiektuen lizitazioa baimendu da, 5.570.000 euroren truke, aholkularitza eta zuzendaritza- eta koordinazio-laguntza barne hartuta.

Akordioaren bidez, urte arteko izaerarekin, kanpoko sei laguntza, proiektua idazteko bost eta zuzendaritzako bat kontratatzea baimentzen da, lanen kudeaketa eta kontrola bost azpitartetan egiteko: Castejón-Alesbes azpitartea (970.000 euro), Alesbes-Olite azpitartea (1.000.000 euro), Olite-Tafalla azpitartea (900.000 euro), Tafalla-Iruñerria azpitartea (1.000.000 euro) eta I. Aldea azpitartea, Campanas-Eskirotz (800.000 euro). Horrez gain, laguntza-lanetarako 900.000 euro bideratuko dira..

Kalkuluen arabera, lizitazio-prozesua irailean amaituko da, eta data horretatik aurrera adjudikaziodunek 14 hilabete izango dituzte eraikitze-proiektuak egiteko. Epe horri informazio publikoaren nahitaezko aldia gehitu behar zaio.


Gogoan izan behar da joan den maiatzaren 16an Estatuko Administrazio Orokorrak eta Foru Komunitateko Administrazioak, arlo honetan bi administrazioen artean lankidetza-oinarriak ezartzeko, Lankidetza Protokolo Orokorra sinatu zutela Nafarroan Zaragoza-Iruña abiadura handiko linea eraikitzeko, Iruñan abiadura handiko geltoki berria eraikitzeko eta Iruñerrian trenbide-kiribila desegiteko.

Protokoloan ezarritakoaren arabera, Foru Komunitateak Zaragoza-Iruña Abiadura Handiko Linearen plataforma eraikitzeko proiektuen ardura du Castejón- Iruñerria tartean, goi abiadurako geltoki berriraino.

Era berean, protokoloaren klausula batean ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak, aurretik Sustapen Ministerioarekin adostuta, Foru Gobernuaren ardurapeko jardunei dagozkien oinarrizko proiektuak eta eraikitze-proiektuak aurretik kontratatu ditzake, gaur gertatu den moduan.

Proiektua zifretan

Trenbide-korridore hau Iruñaraino eta geltoki berriraino egiteko inbertsioa 1.140 milioi eurotik gorakoa izango da: 1.030 milioi euro Aragoi eta Iruña bitarteko korridorea eraikitzeko, eta beste 110 milioi Iruñerrian trenbide-kiribila desegiten duen abiadura handiko trenbide-azpiegitura eraikitzeko. 


Eraikuntza-lanak 2011ko lehen seihilekoan hasiko dira. Kalkuluen arabera, proiektu hau abian jarrita hamar mila lanpostu zuzen sortuko dira.




Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa