(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako epaitegi berria 2010eko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan ostirala, 2009.eko ekainak 5

Caballero kontseilaria obrak ikusten izan da; lanak jarritako denboran ari dira egiten: barrualdeko egitura eta igeltserotza lanak bukatuta daude.


Kontseilariari, alkateari eta Justizia zuzendari nagusiari obrak nola doazen azaldu diete.

Caballero Lizarrako epaitegi berrietako obrak ikusten. ( irudia handitu )

Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, Lizarrako epaitegi berriko obrak ikusten izan da gaur. Lanak jarritako denboran egiten ari dira eta, beraz, obrak bukatu eta epaitegia martxan jarri aurreikusi bezala egingo dira: abenduaren 2an eta 2010eko lehen hiruhilekoan, hurrenez hurren. 

Herriko alkate Begoña Ganuzarekin batera, Caballero kontseilariak ikusi du obrak hasi zirenetik (Miguel Sanz presidenteak ekainaren 2an jarri zuen lehen harria kuartel zaharra zegoen lursailean) 1.500.000 euro inguru egikaritu dituztela, emandako 5.529.448,70 euroetatik.

Obrak esleitu zizkioten Obrascón Huarte Lain SA eta Construcciones Luciano Elcarte SL enpresek osatutako elkarteari. Barrualdeko egitura eta igeltserotza lanak erabat bukatuta daude, baita okertutako estalki gehiena ere; gainera, instalazioak jartzen eta aroztegi lanak egiten hasi dira. Halaber, estalkien akabera ere zehaztu da.

Nafarroako Gobernuak guztira 6,5 milioi euro inbertituko ditu proiektu horretan. Izan ere, aipatu 5,5 milioiez gain beste milioi bat jarriko du ingurua urbanizatzeko eta hobetzeko. 

Eraikina obretan

Lizarrako epaitegi berriko obrak abenduan amaituko dituzte. ( irudia handitu )

Eraikinean egongo dira lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, Foru Poliziaren bulego berriak eta Abokatuen Elkargoarentzako bulegoak. Betiere, bermatuko da hiru erabilera horiek independenteak izatea eta, horretarako, bakoitzak bere sarrera izango du eta barruan ez dira nahastuko.

Eraikinak izango ditu hiru solairu eta estalkiarteko bat, instalazioetarako. Beheko solairuan jendearentzako sarrera, epaitegiak (erregistro zibila, auzitegiko medikua eta bi bisita areto), komisaria eta Abokatuen Elkargoa egongo dira. 

Lehen solairuan beste lau epaitegi eta horiekin zerikusia duten beste espazio batzuk egongo dira (prokuradoreen bulegoak, fiskalaren bulegoa, itxarongelak, e.a.). Bigarren solairuko erabilera ez da zehaztu eta estalki azpiko lekua eraikinaren instalazioak jartzeko erabiliko da.

Horrez gain, eraikinak sotoa edukiko du, hamar aparkalekurekin. Aparkalekuak izango dira komisariarako eta epaitegietarako. Halaber, sotoan presoentzako gelak, polizientzako aldagelak, artxibo judizialak eta frogagarrien gordailuak egongo dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa