(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak PP alderdia zoriondu du Europako hauteskundeetan garaile atera delako astelehena, 2009.eko ekainak 8

Gainera, Iniziatiba Internazionalistak Europan ordezkaririk lortu ez duela-eta, pozik dago


Sanz presidentea, esku hartu duenean.

Sanz presidenteak Europako hauteskundeen emaitzak aztertu ditu ( irudia handitu )

Gaur, prentsaurrekoan, Nafarroako presidente Miguel Sanz Sesmak Alderdi Popularra zoriondu du Europako hauteskundeak irabazi dituelako. Halaber, presidentea pozik agertu da Iniziatiba Internazionalistak ez duelako ordezkaririk lortu. 

Halaber, "kezkatuta" dago abstentzioa hiru puntu igo delako foru erkidegoan. Errua Espainiako Gobernuari leporatu dio, kanpaina “arina” egin duelako eta ez duelako behar bezala jakinarazi Europako Parlamentuak garrantzi handia duela “politika jakin batzuk” ezartzeko.

Alderdi Popularrak Nafarroan irabazi badu ere, Sanz presidenteak esan du UPN hauteskundeetara aurkeztu izan balitz “popularrek” 100.000 boto baino gehiago izango lituzketela orain, eta ez Europako aurreko hauteskundeetan baino 15.000 gutxiago. Emaitzak hobeak izango lirateke, presidentearen iritziz, “Nafarroako Gobernua egoera ekonomikoari aurre egiten ari delako”.

Alderdi Sozialistak Foru Erkidegoan lortutako emaitzei dagokienez, Sanzek esan du "7.000 boto bakarrik galdu dituztela Espainiako Gobernua zigortu dutelako krisia gaizki gestionatzeagatik.” Hala ere, esan du "aitortu beharra dagoela" PSN alderdia Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean aritu dela egoera ekonomikoa gainditzeko.

Orobat, Sanzek esan du “kezkatuta” dagoela Nafarroako 42 herritan Batasunak babestutako alderdiak lortu dituelako boto gehien. Horren harian, Nafarroa Bai alderdiko kideei hausnarketa egitea proposatu die. “Zer edo zer gaizki egiten ari dira”, esan du Sanzek. Izan ere, NaBai alderdia sartutako koalizioaren aldeko botoak 18.500tik 13.800ra jaitsi dira eta Iniziatiba Internazionalistak 23.000 boto lortu ditu Foru Erkidegoan.
 
Ezker Batuaren emaitzei dagokienez, Sanz presidenteak aholku hau eman die: alderdiaren egoerari gehiago begiratzea eta Nafarroako Gobernuaren politikak ez zalantzan jartzea, "azukrea bezala urtzen ari direlako".

Gobernua osatzen duten alderdiak sendotu egin dira

Hauteskundeetako emaitzak aztertu ondoren, Sanz presidenteak adierazi du Nafarroako Gobernuak oraingo lan ildoari eutsiko diola: Konstituzioa defendituko du, Foru Erregimena errespetatuko du eta "akordioa eta adostasuna" oinarri abian jarritako politikak sustatuko ditu.

Presidenteak adierazi du hauteskunde hauetan argi geratu dela UPN “sendotu” egin dela eta, CDN alderdia bezala, Nafarroako politikaren “ardatz” dela. Izan ere, Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiak oposizioko kideekin (PSNko kideekin) akordioak adosteko gai izan dira eta, Alderdi Sozialista eta PP, berriz, ez dira gai elkar ulertzeko eta ados jartzeko.

Alde horretatik, Sanz presidenteak esan du azkenean PSOE eta PP alderdiek elkar ulertzea besterik ez dutela izango, Europan bezala: “ez naiz baikorra, baina, gauden egoeran, bi alderdiek elkar ulertu beharko dute, derrigor”. Agente ekonomiko eta sozialek estatu gisa pentsatzen lagun omen diezaiekete, Sanzen iritziz.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa