(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tarifa sozialak jarriko ditu Tuterako hiri garraio publikoan asteazkena, 2009.eko ekainak 10

Halaber, autobus bonuak eta autobus aldaketak diruz lagunduko ditu, herritarrek garraio publikoa gehiago erabil dezaten


Nafarroako Gobernuak, Garraio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Tuterako Udalari 212.193 euroko diru-laguntza ematea erabaki du. Zenbateko hori izango da tarifa txikiagoak jartzeko eta autobus bonuak eta aldaketak diruz laguntzeko. Helburua: herritarrek udalerrian hiri garraio publikoa gehiago erabiltzea. Berri horiek gaur goizeko ekitaldi batean eman dituzte. Ekitaldian parte hartu dute Garraio zuzendari nagusi Susana Labiano Basterok eta Tuterako alkate Luis Casado Oliverrek.

Aurrez, lankidetza hitzarmena sinatu dute; hitzarmenean bi erakundeak hartutako konpromisoak daude jasota.

Zehazki, 2009ko partidarako 68.271 euro jarriko dituzte, 2010eko aurrekontuetarako 70.346 euro eta 2011ko gastuetarako 73.575 euro.

Tarifa berriak izango dira autobus bonua erabiltzen dutenentzat, batik bat premia gehien dutenentzat.
Adostutakoaren arabera, lau tarifa mota egongo dira: :

• Lehena, orokorra, autobus bonua erabiltzen duten guztientzakoa. Txartela erabiltzen dutenei bidaia 25 zentimo kostako zaie eta autobus aldaketa batere ez.


• Bigarrena, A motako tarifa soziala. Tarifa hori izango da diru-sarrera txikiak dituzten 65 urtetik gorako pertsonentzat. Ordenantzaren arabera, jende horri bidaia 10 zentimo kostako zaio (autobus bonuko tarifaren %40 ordainduko dute).


• B motako tarifa soziala. Tarifa hori izango da A tarifakoek baino ahalmen ekonomiko handiagoa duten 65 urtetik gorakoentzat, ezgaituentzat (erabateko ezintasuna, ezintasun handia edo %65etik gorako minusbaliotasuna dutenentzat) eta 52 eta 65 urte bitarteko langabetuentzat, baldin eta ordenantzan jarritako baldintzak betetzen badituzte. Horiei guztiei, bidaia autobus bonuari dagokion tarifaren erdia kostako zaie.


• C motako tarifa soziala. Tarifa hori izango da familia ugarietako senitartekoentzat, baldin eta familia ugariei buruzko 20/2003 Foru Legearen 3. artikuluan jarritako baldintzak betetzen badituzte. Horiei bidaia 18 zentimo kostako zaie, autobus bonuarekin oro har ordaintzen dena baino %30 gutxiago. 


Gaur egun zerbitzu hori, Tuterako Udalaz gain, Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak eta Noaingo Udalak (Elortzeko bailara) ematen dute. Noaingo Udala hiri garraioan tarifa merkeak jartzeko bideragarritasun teknikoa lortzeko izapideak egiten hasi da, nahiz eta ibilgailuek ez dauzkaten oraindik zerbitzua jartzeko bitarteko teknikoak.

Alde horretatik, Tuterako Udala da tarifa merkeak jar ditzakeen bakarra, hiri garraiorako ibilgailuek behar diren bitartekoak dituztelako.

Akordioa adostu dute, hain zuzen, Foru Gobernuak hiriko eta hiriarteko garraio publikoa sustatzeko konpromisoa hartu zuelako. Hala, Gobernuak Nafarroako tokiko erakundeekin lan egingo du, motorrik gabeko ibilgailuak sustatzeko eta ibilgailu eraginkorrenak energia eta ingurumena aintzat hartuta erabiltzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa