Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laguntzen lehenengo deialdi hau datozen asteetan ebatziko da, eta bekak emateko ekitaldia ekainaren amaieran egingo da
60 neska-mutilek baino gehiagok eskatu dituzte “Nafarroa Bekak”.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako gazteen 60 eskaera baino gehiago jaso ditu 2009ko deialdian “Nafarroa Bekak” lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea joan den ekainaren 1ean amaitu zen. Laguntza horien bidez, master programak finantzatuko dira atzerrian. Erabakia datozen asteetan hartuko da, eta horretarako hautatze-batzordeak bilera bat egingo du. Bekak emateko ekitaldia hilabete honen amaieran egingo da.
Sexuen arabera, bekak 35 emakumek eta 25 gizonek eskatu dituzte, eta masterra egiteko gehien eskatu diren herrialdeak Erresuma Batua (eskaeren %20) eta Estatu Batuak izan dira, eta ondoren, Frantzia eta Alemania. Titulazioei erreparatuz gero, 14 eskaera LADE eta Ekonomiakoak dira, 13 ingeniaritzako adar desberdinetakoak, eta gainerako 5 zuzenbidekoak.
Bildutako datuen arabera, eskatzailearen batez besteko profila hau dela esan daiteke: 24 urteko emakumea, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua (LADE), Erresuma Batuan ikasteko Nafarroako Gobernuaren laguntza eskatzen duena.
Unibertsitate hauek eskatu dituzte gehien: London School of Economics, Berkeley Unibertsitatea (Kalifornia), Columbia Unibertsitatea (New York), Georgetown Unibertsitatea (Washington), Massachussets Institute of Technology (MIT), Université de Lausanne (Suitza) eta Europako Ikastetxea (Brujas, Belgika).