(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gazteria Kontseilura bideratutako laguntzak %81 handitu ditu ostirala, 2009.eko ekainak 12

García Malo kontseilariak prentsaurrekoan azaldu du diru-laguntza hauen edukia


Gobernuak Gazteria Kontseiluari emandako laguntzak %81 handitu ditu

Nafarroako Gobernuak Gazteria Kontseilura bideratutako laguntzak %81 handitu ditu ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez, Nafarroako Gazteria Kontseilura bideratutako kopurua handitzea adostu du, gazteei bideratutako ekintzak sustatzeko eta kudeaketaren eta langileen arloko gastuei aurre egiteko. Zehatz esanda, aurten 100.000 euro bideratuko ditu xede horretara, hau da, iazko kopuruarekin alderatuta laguntzak %81ko hazkundea izango du.


Gaur goizean bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmena sinatu dute, batetik, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta, bestetik, David Chivite Pérez Nafarroako Gazteria Kontseiluko presidenteak. Horrez gain, ekitaldian Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerenteak eta Elena Abad Zamora Nafarroako Gazteria Kontseiluko idazkariak parte hartu dute. 

García Malo kontseilariak adierazi duenez, lortutako akordioak direla bide, Kontseiluko kudeaketa eta langile arloko gastuei aurre egingo zaie, eta gazteentzako jarduera zuzenak ugarituko dira, Nafarroan gazte-elkarteen kopurua handitzeko eta egon dauden elkarteen artean komunikazioa, harremanak eta trukea errazteko.

Aurreikusitako jarduerak

Hitzarmen honen arabera, Nafarroako Gazteria Kontseiluak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzaz, zenbait jarduera egingo ditu, besteak beste: 

Lehenengo eta behin, Nafarroako Gazte Elkarteen I. Azoka egingo da. Azoka horrek erreferentzia-espazioa izan nahi du gazte-elkarteen eta gazteentzako zerbitzuak ematen dituzten entitateen artean, haien jarduerak Nafarroako beste gazte batzuei eta gizarteari oro har ezagutarazteko.

Bigarren, programa baten bidez gazteak elkartzea sustatuko da eta, horretarako, batetik, asoziazionismoaren gida interaktiboa egingo da gazte-elkarte baten osaeraren, kudeaketaren eta komunikazioaren inguruko guztia bilduz, eta, bestetik, Nafarroako lurralde osoan jarduerak garatuko dira gazteen elkarte berriak sortzea bultzatzeko.

Hirugarren, Foru Komunitatean Espainiako Gazteria Kontseiluaren (EGK) mahai sektoriala egingo da 2009ko azken hiruhilekoan. Autonomia-erkidego eta hiri autonomo guztietako gazteria kontseiluetako presidenteak bilduko dira. Beraz, espazio giltzarria da gazteria-politiken inguruan eztabaidatzeko eta EGK-k abian jarritako ekimenen lurralde-koordinaziorako.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa