(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur jarriko dituzte indarrean etxebizitza alorreko presako neurriak astelehena, 2009.eko ekainak 15

Esparza Burlatan dagoen Eskualdeko Birgaitze Bulegoan izan da gaur; birgaitze laguntzak bideratuko dituzten bederatzi bulegoetako bat da hori


Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilaria, Carlos Esparza Saez, Iruñako Eskualdeko Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoan izan da gaur, Burlatan, Etxebizitza Arloko Presako Neurrien Foru Legea gaur indarrean jarriko dutela-eta. .

Neurri garrantzitsuena da etxebizitzen barruan berrikuntzak egiten dituztenentzako 3.000 euroko aparteko diru-laguntza. Berrikuntzak izan daitezke barruko ateak eta zola aldatzea, eta sukaldeak eta bainu-gelak berritzea, baldin eta horrelako lanen bat egiten bada: igeltserotza; iturgintza; elektrizitatea; eskaiola; zolak eta estalkiak aldatzea; komun-ontziak, bainuontziak eta dutxak aldatzea; eta sukaldean edo bainu-gelan instalazio finkoa behar duten altzariak aldatzea. 

Obrak egin behar dira 2009ko ekainaren 15etik 2011ko abenduaren 31ra. Aurrekontuak 4.000 eurokoa izan behar du gutxienez (BEZ gabe) eta aparteko diru-laguntza aurrekontuaren %20koa izango da. Eskatzaileen errenta maila ez da aintzat hartuko. Dena den, baldintza garrantzitsu batzuk bete beharra daude: laguntza ohiko etxebizitza berritzeko bakarrik eskatu daiteke, etxebizitzak Nafarroan egon behar du eta eskatzaileek etxebizitzaren jabeak izan behar dute (gutxienez 12 urtez). Aipatu epean, etxebizitzek laguntza bakarra jaso ahal izango dute. Gobernuak 8.000 espediente inguru bideratzea espero du. 

Etxebizitza departamentuak diru-laguntzak esleitzeko prozedura laburtu bat ezarri du. Herritarrek Etxebizitza Birgaitzeko Bulegora joan behar dute (etxebizitza non dagoenaren arabera bulego batera edo beste batera joan beharra dago) eta jakinarazi behar dute ze obra egin nahi dituzten, nola eta ze aurrekontu daukaten. Hori, adostasuna jasotzeko. Behin obrak bukatu ondoren, fakturak bulegoan aurkeztu behar dituzte, diru-laguntza jasotzeko, eta ordainketa hiru hilabeteren buruan egingo zaie, gutxi gorabehera.

Interesa edukiz gero, Nafarroan dauden Etxebizitza Birgaitzeko bederatzi Bulegoetakoren batera joan besterik ez dago: Iruña (Eslava kalea 1); Iruñako eskualdea (Joaquin Azcarate kalea 6, etxabea, Burlatan); Pirinioak-Agoitz (Trinkete kalea 13, etxabea, Agoitzen); Baztan-Bidasoa (Juansenea Etxea (Oteiza etxea), Doneztebe); Lizarrerri (Fray Diego kalea 3, Lizarra); Sakana (Gasteizbide kalea, Lakuntza); Leitza (hainbat herritako espedienteak bideratzen dira); Zangoza (Kale Nagusia 8, Zangoza); Tafallako eskualdea (Aita Calatayud pasealekua 1, 1. solairua, Tafalla); eta Erribera (Plaza berria 7, 2. solairua, Tutera). Horrez gain, Etxebizitza departamentuaren telefono zenbaki honetara ere dei egin daiteke, informazioa jasotzeko: 848 42 75 80. 

Gainera, neurri hori Nafarroako Gobernuaren Krisiaren Kontrako Planaren barruan dagoenez, beste telefono zenbaki honetara ere egin daiteke dei: 848 42 10 10 (goizeko 9.00etatik arratsaldeko 17.00etara). Azkenik, www.plananticrisis.navarra.es web orrian etxebizitza arloko jarduerak daude zehaztuta, baita gai hauen ingurukoak ere: enplegua, familia, azpiegiturak, hornidura eta administrazioa. Web orri horretan bulego bakoitzari zer herri dagozkion dago jasoa. 

Etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzei dagokienez, portzentajeei 14 puntu gehituko zaizkie. Diru-laguntzak estaliko du aurrekontuaren %16 eta %50 arteko tartea, honako irizpide hauen arabera: familiaren errenta, etxebizitzaren antzinatasuna eta kokapena, hau da, lehentasunezko esku-hartze eremuan dagoen ala ez. Familia ugari orokorrei portzentajeak hiru puntu igoko zaizkie eta familia ugari bereziei sei puntu. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa