(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Aragoiko gobernuak lankidetzan arituko dira mugako inguruetan zerbitzuen prestazioa hobetzeko astelehena, 2009.eko ekainak 15

Bi autonomia-erkidegoetako presidenteek lankidetza-itun orokorra sinatu dute gaur


Nafarroako eta Aragoiko presidenteak protokoloa sinatu aurretik

Nafarroa eta Aragoi lankidetzan arituko dira mugako inguruetan zerbitzuen prestazioa hobetzeko. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Marcelino Iglesias Ricou Aragoiko Gobernuko presidenteak bi autonomia-erkidegoen arteko lankidetza-itun orokorra sinatu dute gaur, bien arteko lankidetza handitzeko eta, batez ere, mugako udalerrietan bizi diren herritarrei zerbitzuen prestazioa hobetzeko.


Testua Nafarroako Jauregian sinatu da, eta bi gobernuek “esanbidezko borondatea eta asmo sendoa” agertu dute hainbat arlotan laguntza- eta lankidetza-espiritua mantentzeko eta handitzeko, hala nola osasun-laguntzan, hezkuntzan, babes zibilean eta segurtasun publikoan, ingurumenean, gizarte-zerbitzuetan, tratu txarren biktima diren emakumeen artapenean, turismoan, nekazaritzan eta komunikazio- eta garraio-azpiegituretan.

Sanzen esanetan, gaur sinatutako protokoloak “ikuspegi instituzionaletik eta pertsonaletik beti harreman apartak izan dituzten” bi gobernuen arteko lankidetzari “legezko estaldura eta estaldura instituzionala” ematen dio. Ildo horretatik, Iglesiasen arabera, gaurko ekitaldian dokumentu batean jaso dira Nafarroak eta Aragoik ditugun “harreman onak eta lankidetza-borondatea”, bi autonomia-erkidegoek “osagai erkide asko eta proiektu elkarbanatu asko ditugu eta”.


Esangura horretan, bi presidenteek nekazaritzako elikagaien sektorea, automozioa eta azpiegiturak aipatu dituzte, hala nola N-232 errepidea bikoiztea, Iruña-Jaca-Huesca-Lleida autobia, eta Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako korridorea. Azken horren protokoloa joan den maiatzaren 16an sinatu zen Iruñan, Sanz presidentearen eta José Blanco Sustapen ministroaren artean. Bi agintarien arabera, protokoloa “oso garrantzitsua” da ardatz kantabriar-mediterraneoa sendotzeko. 

Gaurko ekitaldian, hurrengo hauek ere egon dira: Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna eta Javier Velasco Rodríguez Aragoiko Gobernuko Lehendakaritza kontseilaria. Bi horiek 2008ko martxoan Zaragozan bildu ziren gaur sinatutako protokoloaren gai nagusiak jorratzeko. 

Ildo beretik, Nafarroako Gobernuak Errioxako Gobernuarekin antzeko lankidetza-protokoloa egiteko harremanak hasi ditu, eta horretan lanean ari da. Ziurrenik, protokoloa iraileko lehen hamabostaldian sinatuko da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Protocolo general de colaboración entre Navarra y Aragón

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa