(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 1.069 milioi euro bildu ditu maiatza arte, iaz denboraldi berean baino %3,18 gutxiago asteartea, 2009.eko ekainak 16

Espainian zerga bilketak %16 egin du behera


Osaguna.

Zerga Ogasunak iaz baino %3,18 gutxiago bildu du.

Nafarroako Zerga Ogasunak, 2009ko maiatzaren 31n, 1.069 milioi euroko zerga bilketa likidoa zeukan kontabilizatua. 2008an, denboraldi berean, 1.104 milioi zeuzkan bilduta. Jaitsiera, beraz, %3,18koa izan da. Espainian zerga bilketak %16 egin du behera. Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak.


Zehazki, 2009ko maiatzaren 31n, zuzeneko zergekin 490,4 milioi zeuzkaten bilduta, alegia 2008an denboraldi berean baino %4,43 (2008an 513,1 milioi bildu zituzten). 

PFEZri dagokionez, zerga hori medio orain arte 410,9 milioi bildu dituzte (iaz denboraldi berean baino %5,05 gutxiago). Hori gertatu da, besteak beste, enpleguarekin batera atxikipenak ere behera egin duelako eta 440 euroen neurriagatik itzultzeek gora egin dutelako. Sozietateen gaineko zergarekin 60,4 milioi euro bildu dituzte, iaz baino %8,48 gehiago. Datu hori, hala ere, ez da garrantzitsua, zerga hori aitortzeko epea uztailaren 25ean bukatzen baita. Gainerako zuzeneko zergekin 19,1 milioi bildu dituzte, iaz baino %22,6 gutxiago. 

Zeharkako zergei dagokienez, Ogasunak 565 milioi euro poltsikoratu ditu, iaz maiatzaren 31ra arte bildutakoa baino %2,29 gutxiago. Alde horretatik, bilketak behera egin du BEZen, zerga berezietan (matrikulazioak, hidrokarburoak, e.a.) eta etxebizitzaren alorrean.

BEZekin, adibidez, 251,4 milioi euro bildu dituzte, 2008an baino %16,47 gutxiago. Jaitsiera hori gertatu da bilketak %9,44 egin duelako behera eta Ogasunak diru nahikoa itzuli duelako (336,1 milioi euro).
Zerga bereziei dagokienez, aurten 171,6 milioi bildu dituzte, iaz baino %5,44 gutxiago. Zehazki, diru-sarrera hauek izan dituzte: garraioarekin (matrikulazioak) 4,2 milioi euro, iaz baino %38,54 gutxiago; eta hidrokarburoekin 87,4 milioi euro, iaz baino %11,83 gutxiago.

Etxebizitzaren alorrean, ondare eskualdatzeei esker 14,8 milioi bildu dituzte, 2008an maiatzaren 31ra arte baino %37,59 gutxiago. Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan, bilketak behera egin du baita ere: 15,8 milioi eskuratu dituzte, iaz denboraldi berean baino %16,84 gutxiago.


 


Egoera ekonomikoa

Nafarroan zerga bilketa tasak behera egin badu ere (aurreko urtekoarekin alderatuta), Foru Erkidegoko datuak estatuko gainerako erkidegoetakoak baino hobeak dira. 

Espainian, adibidez, 2009ko apirileko bilketa datu ofizialen arabera, diru-sarrerak %16 egin du behera; eta Euskal Autonomia Erkidegoan %13 (%22,90 Gipuzkoan, %15,10 Araban eta %7,6 Bizkaian). Gainerako autonomia erkidegoetan, lagatako zergetan %29,10eko jaitsiera izan dute (ondare eskualdatzeak, egintza juridiko dokumentatuak, ondorengotzak eta dohaintzak, ondarea eta jokoaren gaineko tasak).

2009ko zerga diru-sarreren aurreikuspena

Orain arteko datuak eskuan, Nafarroako Zerga Ogasunak ekitaldi honetako itxieraren aurreikuspena egin du. Guztira 3.195 milioi euro bilduko dira, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan aurreikusi baino %3,3 gutxiago, 109, 4 milioi gutxiago, hain zuzen.

2009ko itxierarako datu hori 2008ko itxierarekin alderatuz gero, ikusten da zerga bilketak %1,5 egingo duela behera.
Dokumentazioa:
Datos recaudación fiscal.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa