Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Konexiorik ez duten edo konexio partziala duten landa-inguruetako herritarrak, enpresak eta toki entitateak onuradunak izango dira, arrail digitala murrizteko asmoz
Roig kontseilaria eta operadoreen ordezkariak hitzarmena sinatu aurretik.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, eta Telefónica, Net 2, Iberbanda, Servipyme, Distecable, Satconxion eta Gesico 2000 enpresek gaur goizean konexiorik ez duten edo konexio partziala duten landa-inguruetan banda zabaleko interneten satelite bidez sartzeko hitzarmena sinatu dute, estaldura handitzeko eta herritarren arteko arrail digitala murrizteko, haien bizilekua gorabehera..
Ekimen honetan 500 euroko laguntzak ezarri dira mega bateko konexioetarako, herritarrei bideratuta, eta 600 euroko laguntzak bi megako konexioetarako udaletan, ETEetan edo landa-etxeetan. Gastua 200.000 eurokoa izango da guztira, eta Nafarroako berrehun lekutan bizi diren 6.700 pertsonak onurak lortuko dituzte kontzeju, auzo, baserri eta monasterioetan. 6.700 pertsona horietatik 2.200 inguruk estaldura partziala dute, eta 4.500ek ez dute estaldurarik.
Onuraduna izateko, eskatzaileek betekizun hauek izan behar dituzte: pertsona fisiko edo juridikoa izatea; hitzarmena sinatu duten operadoreetako batekin beste mota bateko estaldurarik ez duten inguruetan satelite bidezko bi norabideko konexioaren bidez banda zabaleko internet-konexio batean kontratu baten bidez alta eskatzea, eta alta kontratatzen duen bizilekua Nafarroan egotea.
Diru-laguntza izapidetzeko, ebaluazio indibidualizatua egingo da eta, beraz, eskaerak aurkezpen-ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, aurrekontu-kreditua dagoen neurrian. 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako konexioak diruz lagunduko dira.
Interesdunek zerbitzuaren kontratazioa operadoreek ezarritako prozedura desberdinen bidez eskatuko dute. Diru-laguntzaren eskaera une horretan egin dela ulertuko da, eta izapideak hasteko ez da bestelako dokumenturik behar.
Operadoreak jardun hauek egingo ditu: eskatzaileak diru-laguntzaren hartzailea izateko betekizunak betetzen dituela egiaztatu, instalazioa egin dela egiaztatzeko beharrezko jardunak egin, onuradunari diru-laguntzaren zenbatekoari dagokion beherapena aplikatu, eta aplikatutako beherapenak jakinarazi.
Enpresako zuzendari nagusiak, operadore bakoitzaren hileko jakinarazpenak ikusita, ebazpen bidez onartuko du onuradunei diru-laguntzak ematea, eta operadoreei egindako beherapenei dagozkien kopuruak emango dizkie.
Diru-laguntzaren onuradunek interneteko konexioan gutxienez urtebetez altan emanda egon behar dute, erabiltzailearen izena eta pasahitza ezkutuan gorde behar dituzte eta zerbitzua behar den moduan erabili behar dute.
Diru-laguntza hau Foru Komunitateko Administrazioaren, beste administrazio publiko batzuen, beste ente publiko edo pribatu batzuen eta partikularren beste diru-laguntza batzuekin bateragarria da.
Banda zabaleko interneten satelitearen bidez sartzeko hitzarmena sinatuta, Nafarroako Gobernuak estaldura eta zerbitzua zabaldu nahi ditu, herritarren %100ek interneterako sarbidea izan dezaten. Izan ere, Gobernuaren ustez, Internet integrazio-osagaia da lurraldeari, ekonomiari eta gizarteari begira. Gaur egun, Foru Komunitateko herritarren %99,23k banda zabaleko internetera sarbidea du, Espainiako estaldura handienetakoa.