(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailaren 15ean amaituko da erdi mailako euskara-teknikariaren oposizioan izena emateko epea asteazkena, 2009.eko ekainak 17

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura atxikitako lanpostu horretarako probak urrian hasiko dira


Datorren uztailaren 15ean, asteazkena, amaituko da Foru Administrazioaren zerbitzura lan egingo duen erdi mailako euskara-teknikariaren oposizioan izena emateko epea. Probak urrian hasiko dira. 

Nafarroako Aldizkari Ofizialean joan den ekainaren 15ean, astelehena, argitaratu ziren lanpostu honetarako oposizioaren oinarriak. Lanpostuak funtzionario-araubidea du, B maila, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuari atxikita dago eta Iruñan kokatuta egongo da.

Oinarrizko betekizunak dira unibertsitate-diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidea izatea edo eskaera aurkezteko epea amaitzen denean titulua eskuratzeko moduan egotea edo lizentziatura bateko, diplomatura bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituta izatea.

Beste betekizun batzuk Nafarroako Gobernuak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo horren baliokide ofiziala den beste titulu bat eta B motako gidatzeko baimena izatea da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa