(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da jokoan biztanle bakoitzeko gutxien xahutzen duen bigarren autonomia-erkidegoa osteguna, 2009.eko ekainak 18

Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu da, Nafarroan jokoa eta apustuak arautu eta kudeatu nahi dituzten sektore guztien organo aholku-emailea


Caballero preside el Consejo Navarro del Juego

Jokoaren Kontseilua Administrazioak, enpresak eta erabiltzaileek osatzen dute. ( irudia handitu )

Nafarroako herritarrek biztanle bakoitzeko 519 euro bideratzen dituzte batez beste jokora, nazioko batez bestekoaren azpitik, nazioan 685,61 euro bideratzen baitira. Izatez, diru gutxien xahutzen duen bigarren autonomia-erkidegoa da, Galiziaren ostetik. Azken autonomia-erkidego horretan 434,72 euro xahutzen dira, 2008ko Jokoari buruzko Txostenetik ateratako datuen arabera. Dokumentu hori gaur Nafarroako Jokoaren Kontseilua eratzean aurkeztu da. Kontseilua Nafarroan jokoa eta apustuak arautu eta kudeatu nahi dituzten sektore guztien organo-aholku emailea da.

Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria presidentea dela, partaidetza-foro honek Administrazio Publikoak jokoaren sektorearekin eta erabiltzaileekin dauden harremanak kanalizatuko ditu (ludopatia tratatzen duten elkarteek ere parte hartzen dute), sektoreko arauen kalitatea hobetzen laguntzeko. Gogoan izango dugunez, Nafarroak eskumen esklusiboak ditu kasinoetan, jokoetan eta apustuetan.

Kontseilu horren erronken artean interneteko jokoak egongo dira, baina horien arauketa oraindik ez da ebatzi. “Nafarroan adi egongo gara nola jokatzen duten estatuan eta administrazioarekin eta gainerako autonomia-erkidegoekin harremanetan egongo gara, esparru honetan ezin baita bakarka jokatu, Espainiako edo auzoko autonomia-erkidegoetako araudia alde batera utzita”, adierazi du kontseilariak Kontseilua eratzeko ekitaldian.

2008an, jokoaren sektoreak Nafarroan 314,58 milioi euroko fluxu ekonomikoa sortu zuen (jokatutako kopurua), 2007an baino %0,69 gutxiago. Hala ere, herritarren benetako gastua edo gastu efektiboa 107 milioi eurokoa izan zen, kopuru horretan kontuan hartzen baitira jasotzen diren sariak eta, beraz, herritarren gastua kopuru absolutuetan murriztu egiten da. 107 milioi horiek enpresen sarrera gordinak dira eta jokatutakoaren %34 dira gutxi gorabehera.

Nafar bakoitzak xahutzen dituen 519 euroetatik %40 inguru, 248,5 euro, joko-makinetan erabiltzen da; 100,9 euro joko pasiboetan (Loteria Nazionala); 81,6 euro joko aktiboetan (kiniela, loteria primitiboa, etab.); 55 bingoetan; eta 32,3 ONCEko zozketetan.

Auzoko autonomia-erkidegoei dagokienez (EAE, Errioxa eta Aragoi), Foru Komunitateko gastua txikiena da, ondoren EAEkoa, biztanle bakoitzeko batez besteko gastua 662,74 euro baita (%28 gehiago), eta gero Errioxa eta Aragoikoa, 747,32 eta 772,01 euroko gastuarekin hurrenez hurren (%44 eta %49 gehiago). Nafar bakoitzaren benetako gastua 166 euro da, nazioko batez bestekoa baino ia %30 gutxiago. Nafarroak gastu moderatua du, nazioko zenbateko osoaren %1, eta herritarrak %1,34 dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa