(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak zuzendu du Desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikabideetarako erabilerraztasuna izateari buruzko IV. Biltzarra osteguna, 2009.eko ekainak 18

Saioaren azken helburua da talde horrentzat ikus-entzunezko komunikabideen erabilerraztasunean dauden azken joerak aurkeztea


Ikus-entzunezko komunikabideetarako erabilerraztasunaren inguruko biltzarra

Desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikabideetarako erabilerraztasuna izateari buruzko IV. Biltzarraren irekiera ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea den Miguel Sanz Sesmak zuzendu du Desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikabideetarako erabilerraztasuna izateari buruzko IV. Biltzarra; bilera Nafarroako Topaketen eta Zerbitzu Profesionalen Zentroan egingo da gaur eta bihar. 

Desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikabideetarako erabilerraztasuna izateari buruzko IV. Biltzarra (AMADIS’09) Eunate elkarteak antolatzen du; hau da, entzuteko urritasuna duten Nafarroako pertsonen familiek, eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasotzen du, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirola Departamentuaren bitartez. Diru-laguntza 40.000 eurokoa da.

Sanz presidenteak esan du komunikabideak “hiritarren gizarte-bizitzarako funtsezko instrumentuak direla, eguneroko elementua izanik, errealitatea ezagutzeko eta etengabe informatuta egoteko aukera ematen baitigute; horretarako, ordea, helarazten digutena ulertu behar dugu”. Ildo horretan, ondorengoa gehitu du: “sentimen-desgaitasuna duten pertsonek zailtasuna dute mezu horiek ulertzeko; beraz, neurriak hartu behar ditugu zailtasun horiek gainditze eta desgaitasunaren ondorioak gutxituko dituen berdintasun-egoera lortze aldera”. 

Hitzaldian, Sanzek azpimarratu du erabilerraztasunerako bidea “denok bultzatu eta egin behar dugula”, instituzio publikoetatik hasi eta desgaitasuna duten pertsonen errealitatetik gertuen dauden elkarteetaraino, komunikabideetatik pasa eta gizartearekin, oro har, amaituaz. 

Biltzarra ekainaren 18an eta 19an egingo da, eta helburua da ikerketa, garapen eta berrikuntzako joerak aurkeztea, sektore eta eskumeneko arloak garatzen ari direnak, sentimen-desgaitasuna duten pertsonentzat ikus-entzunezko komunikabideetako erabilerraztasuna izateari buruzko alderdietan. Modu horretan, tekniken artean, pertsona gorrentzako azpitituluak egongo lirateke eta audiodeskribapena itsuentzat, zinean erabilerraztasuna eta hezkuntzan azpitituluak izate aldera. 

Foru exekutiboaren parte-hartzea pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarte, politika, ekonomia, lan, kultura eta hezkuntzan parte-hartzea eta sartzea sustatzeko duen konpromisoarekin lotua dago; baita ere, norberaren eta taldeen autonomia bultzatzeko eta pertsonen eta taldeen bizikidetasuna errazteko konpromisoarekin. 

Gainera, helburu horiek lortzeko, Nafarroako Gobernuko Harreman Instituzionalen eta Bozemailearen Departamentuak, aurten, 2006az geroztik desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako edo egokitutako programen laguntza deialdian egin ohi den moduan, ondorengo ekarpenak egingo ditu: 81.317,69 euro Canal 6ko “Navarra de otra forma” espazioarentzat, 87.662,00 euro Canal 4ko ”7 días / 7signos” programarentzat eta 49.244,68 euro Popular TV-rentzat “Navarra en signos” saiorako.

Finantzaketa jasoko duten programen barnean, ikus-entzunezko eragiketa eta jardueren arabera, ondorengoak bereizten dira: alde batetik, Nafarroako Foru Erkidegoarentzat interesgarriak diren zuzeneko emanaldi-proiektuak; eta, bestetik, ikus-entzunezko produkzioko emanaldi-proiektuak, hots, honako hauek egitearen inguruko jarduerak eta operazioak kontuan hartzen dituztenak: dokumentalak, serieak, lehiaketak, “magazinak”, eztabaidak, desgaitasuna duten taldeentzako albistegiak, asteburuko albistegiak, film luzeak, film laburrak, haur eta gazteei zuzendutako programak eta telebistako beste programa-mota batzuk.

Era berean, hemen sartuko dira ikus-entzunezko produkzio aurreko edo produkzioko proiektuak, urte bateko epean emateko konpromisoa dutenak. Hor sartzen dira ikus-entzunezko proiektua prestatzearen eta diseinatzearen inguruko jarduerak, produkzio-fasearen aurrekoak: gidoia garatzea; sortzaile, produktore eta gidoilarien taldea eratzea; filmatze-argazkiak, aktoreak edo kokapenak bilatzea eta hautatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa