(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Departamentu arteko batzorde bat osatu dute, Gazteriaren Foru Legea egiteko ostirala, 2009.eko ekainak 19

Batzordearen zeregina izango da oinarrizko dokumentua, aurreproiektuaren zirriborroa eta legearen aurreproiektua egitea, herritarren ekarpenak aztertu ondoren


Gazteriaren Foru Legea egiten lagunduko duen batzordea.

Bilera, Gazteriaren Foru Legea egiten lagunduko duen departamentu arteko batzordea osatzeko ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien departamentuaren bitartez, departamentu arteko batzorde bat osatu du, Gazteriaren Foru Legea egiteko prozesuan parte har dezan. Batzordea Foru Gobernuko departamentuek osatuko dute.

Lege hori sortu da gazteria politika garatzeko araudi bat ezarri beharra dagoelako. Politika hori zeharkakoa denez eta, gainera, arlo guztiak hartzen dituenez, ezinbestekoa da departamentuek batera lan egiteko espazio bat sortzea, legea egiteko prozesua koordinatze aldera.

Aipatu batzordea da horretarako konponbidea. Batzordeak hiru momentutan esku hartuko du: legearen oinarrizko dokumentua onartuko du, partaidetza prozesua hasi aurretik; lege aurreproiektuaren zirriborroa onartuko du, lehen partaidetza prozesuko ekarpenak gehitu ondoren; eta legearen aurreproiektua onartuko du, bigarren partaidetza prozesuko ekarpenak gehitu ondoren.

Aipatu batzordea da horretarako konponbidea. Batzordeak hiru momentutan esku hartuko du: legearen oinarrizko dokumentua onartuko du, partaidetza prozesua hasi aurretik; lege aurreproiektuaren zirriborroa onartuko du, lehen partaidetza prozesuko ekarpenak gehitu ondoren; eta legearen aurreproiektua onartuko du, bigarren partaidetza prozesuko ekarpenak gehitu ondoren.

Gazteriaren Foru Legea egiteko prozesua

Batzordea osatzeko bileran, Garcia Malok legea egiteko prozedura nolakoa izango den azaldu du eta aurreratu du prozesua irekia eta parte hartzekoa izango dela: "gazteria alorrean lan egiten duten erakunde eta pertsonek eta gazte nafarrek aukera izango dute Gazteria Legeko gaien inguruan dauzkaten ideiak eta iritziak Gobernuari helarazteko”.

Halaber, pauso batzuk eman dituztela esan du. Batetik, oinarrizko dokumentu tekniko bat egin dute, “legearen edukia oro har jasotzen duena”. Eta bestetik, departamentu arteko batzorde bat osatu dute, legea garatzeko.

Garcia Malok legea egiteko prozesuak hainbat fase edukiko dituela adierazi du. Lehen fasea parte hartzekoa izango da eta uztaila eta abuztua bitartean egingo da. Denbora horretan nafar herritarrek beren iritziak emateko aukera izango dute.

Lehen partaidetza prozesu horretan (hiru hilabete inguru iraungo du) proposamenak eta ekarpenak jasoko dituzte, oinarrizko dokumentua osatzeko. Horretarako lan taldeak osatuko dira, bai Iruñan, bai Foru Erkidegoko beste leku batzuetan. Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren web orrian herritarrek parte hartzeko espazio bat jarriko dute, gazteriari dagokion atalean.

Lehen partaidetza prozesu hori urrian bukatuko da. Gero, azaroan, Nafarroako Gazteria Institutuak ekarpenak aztertu eta sartuko ditu, eta horrela sortuko da lege aurreproiektuaren zirriborroaren proposamena. Proposamen hori departamentu arteko batzordeari aurkeztuko zaio, abenduan, berrikusi eta onar dezan. Gauzak horrela, 2010eko urtarrilerako lege aurreproiektuaren zirriborroa eginda egongo da.

Dokumentu horren gainean beste partaidetza prozesu bat egingo da, aurrekoa bezalakoa, bi hilabetean, 2010eko otsailean eta martxoan, hain zuzen.

Jasotako ekarpenak aztertu egingo ditu Nafarroako Gazteria Institutuak, 2010eko apirilean. Ekarpen horiek zirriborroan sartu ondoren, lege aurreproiektuaren proposamena prest egongo da. Proposamen hori departamentu arteko batzordeak berrikusi eta onartuko du 2010eko apirila eta maiatza bitartean. Hortaz, 2010eko maiatzean legearen aurreproiektua prest egongo da.

Azkeneko pausoa aurreproiektua Nafarroako Gobernuari aurkeztea izango da. Aurreproiektua Foru Legearen proiektu gisa onartuz gero, Parlamentura bidaliko dute, 2010eko iraila inguruan bideratzea onartzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa