(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UGTrekin eta CCOOrekin bi hitzarmen sinatu dira etorkinen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko ostirala, 2009.eko ekainak 19

Nafarroako Gobernuak aurten 600.000 euro bideratuko ditu xede horretara


Catalán kontseilariak UGT eta CCOOrekin etorkinak gizarteratu eta laneratzeko hitzarmenak sinatu ditu. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu UGT eta CCOO sindikatuen Nafarroako gorengo ordezkariekin, Juan Goyen Delgadorekin eta José María Molinero de Frutosekin, hurrenez hurren, etorkinen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko.


Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak, Inmigraziorako Bulegoaren bidez, aurten 600.000 euro bideratuko ditu guztira, 300.000 sindikatu-erakunde bakoitzera, lankidetza hauek garatzeko. Hartzaileak zaurgarritasun-egoeran dauden eta gizarte-bazterketa izateko arriskua duten pertsonak dira.

Jardun hau Etorkinak Nafarroan Hartu eta Integratzeko Ekintza Planaren barruan dago, iaz Lan eta Gizarte Gaien Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren artean adostu zena. 

Sinatutako hitzarmenak direla bide, sindikatu-erakunde bakoitzak zenbait neurri prestatu ditu, gizarteratzeko eta laneratzeko informazio-, orientazio- eta laguntza-proiektu baten barruan, baita ibilbide pertsonalizatuen programa bat ere izena ematen duten pertsona guztiei bideratuta. Programa bakoitzean abian jarriko diren ekintza zehatzak eta horiek gauzatzeko modua azaltzen dira. 



Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa