(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arazketarako Plan Zuzentzaileak 31,46 milioi euro erabili ditu etxe eta industrietako hondakin-urak arazteko astelehena, 2009.eko ekainak 22

Hamar proiektu Nafarroa 2012 Planaren barruan daude


Olaztiko arazketa-ontzia

Olaztiko arazketa-ontzia ( irudia handitu )

NILSA enpresa publikoak, Amelia Salanueva Toki Administrazioko kontseilaria buru dela, Nafarroako Gobernuari bidalitako txostenaren arabera, entitate horrek 2008ko ekitaldian ia 32 milioi euro kudeatu zituen araztegiak eraiki eta mantentzeko. Modu horretan, Ibai eta Erreken Arazketarako Plan Zuzentzailea bete nahi da, horren xedea herritarrek zein industria-jarduerek urak behar den moduan tratatuta izatea da eta. Foru Gobernuari, gaurko saioan, datu horiek eta Ibai eta Erreken Arazketarako Planaren 2008ko ekitaldiko kudeaketaren gainerako txostena jakinarazi zaizkio.

Gaur egun, Nafarroan ia ehun arazketa-instalazio daude, lurralde osoan. Horrez gain, bostehun bat mikro-araztegi daude, 500 biztanletik beherako herrietarako. 

Etxeko eta industriako hondakin-ura tratatu ondoren, erabili aurretiko ia baldintza beretan itzultzen dute ibai eta erreketara. Nafarroan 219,7 milioi litro tratatzen dira egunean, hau da, 1,24 milioi biztanlek sortuko luketen hondakin-uren kopurua. Erroldaren eta zifra horren artean dagoen aldea azaltzeko, industrietako eta beste jarduera batzuetako ur zikinari tratamendu desberdina ematen zaiola esan behar da.

2008an, uraren fakturaren bidez nafar guztiek ordaintzen duten arazketa kanonaren bitartez 22,89 milioi euro bildu ziren. Kopuru horrekin Ibai eta Erreken Arazketarako Plan Zuzentzailearen ia %60 finantzatu da, 1989an sortu zenetik. 20 urte hauetan, kanonaren bitartez 214,6 milioi euro bildu dira, eta diru horrekin arazketarako oinarrizko azpiegiturak eraiki (araztegiak, hodi biltzaileak, ekaitzetarako tangak, ponpaketa-putzuak, putzu septikoak…) eta mantendu dira. Metro kubiko bat ur arazteko 18 zentimo behar dira batez beste.

2008an, bestalde, NILSAk 10,47 milioi euro erabili zituen lanak egiteko, eta beste 10,53 milioi euro araztegiak kudeatzeko. Lanik gehienak enpresa publikoaren eta toki entitateen arteko lankidetzaren bidez egin zituzten (7,9 milioi). Kasu horretan, dagokion udalerriak edo kontzejuak hitzarmena izenpetzen du NILSArekin, eta haren esku uzten ditu nola proiektua hala azpiegituraren eraikuntza. Horixe bera da lan egiteko modurik ohikoena. Nolanahi ere, lan batzuk toki entitateek eurek kudeatzen dituzte, zuzenean, eta proiektu osoaren arduradun izaten dira. Kasu horretan, NILSAk proiektua baliozkotu eta finantzatu baino ez du egiten. 2008an, 0,6 milioi euroko inbertsioa egin zen mota horretako lanetan. 

Araztegi gehienak NILSAk kudeatzen ditu. Hala ere, Iruñerriko eta Montejurrako mankomunitateak euren jarduera-eremuan dauden araztegien funtzionamenduaz arduratzen dira. Nolanahi ere, instalazio horiek ere Nafarroako Ibai eta Erreken Arazketarako Plan Zuzentzailearen bidez finantzatzen dituzte (Planaren ezarpena NILSAri dagokio).

Nafarroa 2012 Planeko proiektuak

Gaur egun, NILSAk hamar proiektu Nafarroa 2012 Planaren barruan ditu. Honako hauek dira:

1.- Hodi biltzailea, Faltzestik Arga Behealdeko araztegiraino
2.- Caparroso-Martzillako hodi biltzailea
3.- Egaibarko araztegia
4.- Hodi biltzailea, Berbintzanatik Miranda Argako araztegiraino
5.- Hodi biltzailea, Oteitzatik Lizarrako araztegiraino
6.- Zirauki-Mañeruko araztegia
7.- Hodi biltzailea, Fontellastik Tuterako araztegiraino
8.- Irati ibaiaren erdialdeko araztegia
9.- Hodi biltzailea, Tebastik Muru Artederretaraino
10.- Bidasoa ibaiaren erdialdeko araztegia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa