(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Maria Puy Perezen heriotza arbuiatzeko bildu da asteartea, 2009.eko ekainak 23

Foru Gobernua herri akzio gisa agertuko da, familiaren onespena jasotzen duenean


Maria Puyren hilketa arbuiatzeko topaketa

Maria Puy Perezen hilketa arbuiatzeko kontzentrazioa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua bildu egin da gaur goizean, isilean, Iruñako Vinculo plazan, Maria Puy Perezen heriotza arbuiatzeko; Maria Puy Perez genero indarkeriaren azken biktima izan da.

Protesta egiteko ekitaldira Maria Puyren familia ere bertaratu da, honako hauek lagunduta: lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo; Foru Gobernuko beste kide batzuk; eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NBI) zuzendari nagusia, Sara Ibarrola Intxusta. Halaber, ekitaldian izan dira Gobernuko ordezkari Elma Saiz, Parlamentuko presidente Elena Torres, Legegintza Ganberako kide batzuk, Iruñako Udaleko ordezkariak, alderdi politikoetako ordezkariak, Lizarrako alkate Begoña Ganuza, eta Nagore Lafageren ama, Asun Casasola.

Horiez gain, herritar asko bertaratu dira. Topaketak bost minutu iraun du eta amaieran txalo-zaparrada egin dute.

Garcia Malo kontseilariak dolumina eta babesa agertu die Maria Puyren senitartekoei. Kontseilariak hilketa arbuiatu du eta esan du “genero indarkeriarekin berriketa gutxirekin ibiliko direla”.

Horrez gain azaldu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez eta orain arte indarkeria sexistaren kontrako neurrien 22/2002 Foru Legeari jarraiki egindako moduan, herri akzio gisa parte hartuko duela kasuan, familiaren onespena jasotakoan. Alde horretatik, Gobernuak lanean jarraituko du, emakumezkoen kontrako indarkeria prebenitzeko eta desagerrarazteko.

Genero indarkeriaren 2008ko eta 2009ko datuak

Iaz, genero indarkeriagatiko 1.273 salaketa jaso zituzten Foru Poliziak, Iruñako Udal Poliziak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak. Aurten, maiatzaren 31 arte, 588 jaso dituzte, iaz garai berean baino 83 gehiago. 

Nafarroan, 2008an, 3 emakumezko hil ziren genero indarkeriagatik. Estatuan, Gobernuaren Genero Indarkeriaren Ordezkaritzako 2009ko urtarrileko datuen arabera, 20 hildako izan ziren eta bi kasu ikertzen ari ziren.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du datorren ostegunean genero indarkeriaren biktima diren emakumezkoei arreta osoa emateko erakunde arteko akordioko Segimendu Batzordearekin bilduko dela. Bileran aurkeztuko dituzte 2008ko txostena (txostena NBIren bitartez egiten da urtero), 2002tik indarrean dagoen aipatu akordioa aldatzeko lan proposamena eta genero indarkeriaren espedienteen erregistro osoaren behin betiko diseinua (erregistroa uztailean jarriko dute martxan).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa