(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amelia Salanueva kontseilariak Larragako igerilekuak inauguratu ditu asteartea, 2009.eko ekainak 23

Kanpoko ontziak egokitu dituzte, 337.314 euroko inbertsioarekin


Larragako igerilekuak.

Larragako igerilekuak. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk Larragako igerilekuak inauguratu ditu gaur, instalazioak berritzeko egin dituzten obrak amaitu ondoren. Zehazki, kanpoko ontziak moldatu dituzte, 337.314 euroko inbertsioarekin. Zenbateko horretatik 150.000 euro Toki Administrazio departamentuak jarri ditu, 2008an horretarako emandako laguntzak medio.

Horrez gain, Udalak 200.000 euro jarri ditu, Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsetik. Inaugurazioan, kontseilariak Larragako Udaleko kideak eta departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, izan ditu lagun.

Larragako igerilekuetan egindako obrekin herrian 2008an hasi edo egindako beste hobekuntza batzuk osatu dituzte. Hobekuntza garrantzitsuenak hauek izan dira: hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta kaleak zolatzea (5. fasea), sei sakangune jartzea, herri altzariak eta seinaleak jartzea, azaleko 20 aparkaleku egokitzea eta argi publikoak berritzea.


Ekimen horiek guztiak gauzatzeko 1,7 milioi euro behar izan dituzte eta departamentuak milioi bat euro baino gehixeago jarri du. Inbertsiorik handiena sareak berritzeko eta kaleak zolatzeko bosgarren fasean egin da: 1,1 milioi euro. Obrak leku hauetan egin dituzte: San Miguel, San Andres eta Otano kaleetan, Berbintzanako errepidean, Planetan eta El Alto plazan. 

Galtzada hormigoizko lauzekin zolatu dute eta espaloiak hormigoizko galtzada harri aurrefabrikatuekin. Sakanguneak, herri altzariak, seinaleak eta aparkalekuak berritzeko obrak egin dituzte 2008an Toki Administrazio departamentuak horretarako emandako laguntzekin..


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa