(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Nafarroako Kutxaren estatutuak berritzeko oinarriak aurkeztu dizkio Salgado presidenteordeari asteartea, 2009.eko ekainak 23

Nafarroako Gobernuak laster onartuko ditu kargu publikoak kutxako administrazio kontseilutik bereizteko erreformaren oinarriak


Sanz presidentea Salgado presidenteordearekin bildu da.

Sanz presidentea Salgado presidenteordearekin bildu da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Espainiako presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasuneko ministro Elena Salgado Mendezekin bildu da gaur eguerdian, Madrilen, Nafarroako Kutxaren estatutua aldatzeko Foru Gobernuak jarri dituen oinarriak azaltzeko. Lansaioa Sanz presidenteak eskatuta egin dute, presidenteordearen bulego ofizialean.

Miguel Sanzek proposatutako erreformaren helburua da kargu publikoak aurrezki kutxako administrazio kontseilutik eta erakundea zuzentzen duten gainerako organoetatik banantzea. Nafarroako Kutxako estatutuak itunduta daudenez, ezinbestekoa zen Ekonomia eta Ogasun ministroarekin biltzea, Nafarroako Gobernuak erreformarako oinarrien dokumentua onartu aurretik.


Sanz presidenteak Salgado presidenteordeari esan dionaren arabera, aldaketarako oinarriak datozen asteetan onartuko dituzte. Halaber, Miguel Sanzek presidenteordeari jakinarazi dio Nafarroako Kutxako administrazio kontseiluko buru izateari utzi nahi diola, estatutua aldatzeko prozesua amaitu ondoren.

Elena Salgadori asko interesatu zaio erreforma prozesua eta nabarmendu du Ministerioa sustatzen ari den Aurrezki Kutxen Erreformarako Legearekin bat datorrela. Alde horretatik, Salgadok esan du Nafarroako kasua, aurrezki kutxako burua erkidegoko presidentea denez, “eredu” ona izan daitekeela gainerako erakundeak botere politikotik aldentzen joan daitezen. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa