(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak aitorpenen %90 itzuli ditu, hau da, 216 milioi euro guztira asteazkena, 2009.eko ekainak 24

Orain arte jaso diren 315.670 aitorpenetatik %80 itzultzekoak izan dira


Ogasunaren bulegoa.

Guztira, eta oraindik behin-behinekoak diren datuen arabera, atzo, asteartea, ekainaren 23a, itxi zen Errenta 2008 kanpainan 315.670 aitorpen jaso dira, eta 332.000 izatea espero da (iaz baino 5.000 gehiago). Horietatik %80 itzultzekoak izan dira -251.826- (aurreko kanpainan %72 itzultzekoak izan ziren), eta gainerako 63.844 aitorpenak, ordaintzeko.

Ogasunak aitorpenen %90 itzuli ditu (226.290, iaz baino 17.000 gehiago), eta zergadunen kontuetan 216 milioi euro sartu dira, iaz baino 48 gehiago. Batez beste, itzulitakoa 955 euro izan da, aurreko kanpainan baino 151 euro gehiago.

Errenta 2008 kanpainaren behin-behineko datuak gaur goizean eman ditu prentsaurrekoan Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Prentsaurrekoan, José Ignacio Pérez de Albéniz Nafarroako Ogasuneko zuzendari gerentea alboan izan du.

Miranda kontseilariaren esanetan, errentaren kanpaina “normaltasun osoz” garatu da, eta modu positiboan baloratu ditu gaur aurkeztutako datuak, batez ere itzultzeko izan diren aitorpenei dagokienez. Kontseilariaren esanetan, aurtengo dedukzioak handiagoak izan dira, besteak beste, 440 euroen neurria aplikatu delako, eta horren eraginez presio fiskala jaitsi delako, bereziki errenta ertain eta txikietan.

Herritarren onarpen eta gogobetetze maila handia

Orain arte jasotako 315.670 aitorpenetatik, Ogasunak 169.675 etxeetara bidali zituen, eta horietatik %90 onartu ziren (153.436, hau da, jasotako aitorpenen %48). Bestalde, orain arte jasotako aitorpenen %29,7 (93.957) entitate laguntzaileetan egin dira. Amaitzeko, %11,6 (36.499) Internet bidez egin ziren, iaz baino %16 gehiago; %8,28 (26.141) Ogasunaren bulegoetan egin ziren, eta gainerako %1,8 eskuz egindako aitorpenak izan ziren (5.637).


Errenta-kanpainaren web orrian izandako sarbideek gora egin dute nabarmen iazko urtearekin alderatuz gero. Zehatz esanda, 250.000 sarrera baino gehiago egon ziren, hau da, aurreko kanpainarekin alderatuta %50eko hazkundea izan dute. 117.912 pertsona sartu ziren web orrialdean guztira. Herritarrek gehien erabilitako zerbitzuak “zenbat ateratzen zait” programa (62.919 sarbide), datu fiskalen kontsulta (42.047 sarbide) eta aitorpena berriz inprimatzea (18.381 sarbide) izan dira.

Ogasunaren telefono bidezko inkestari dagokionez -625 herritarri egin zitzaien asebetetze maila neurtzeko eta kanpainan hobekuntza-aukerak identifikatzeko-, emaitzen arabera zergadun gehienak (%74) “asebeteta” edo “oso asebeteta” daude errenta-kanpainarekin, eta %11 ez dago “asebeteta”. Inkestari erantzun dioten zergadunen %85ek datorren urtean errenta-aitorpenaren proposamena etxean jaso nahi dute.

Modu positiboan baloratuko alderdiak hauek dira: jasotako tratua (10etik 9 lortu du), bizkor eta kalitate handiz artatu zituztela, bai Ogasunaren bulegoetan bai entitate laguntzaileetan.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa