(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur irekiko da N-121-A errepidearen Bera eta Behobia arteko tartea ostirala, 2009.eko ekainak 26

Inaugurazioa Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen dituen Endarlatsako zubi berrian egin da.


Bera-Behobia tartearen inaugurazioa

Agintariak Bera eta Behobia artean gaur inauguratutako tartearen zinta mozten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma, eta Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olano, gaur goizean Bera eta Behobia arteko tartearen inaugurazioan izan dira, Iruñea-Behobia N-121-A errepidean.

Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma, eta Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olano, gaur goizean Bera eta Behobia arteko tartearen inaugurazioan izan dira, Iruñea-Behobia N-121-A errepidean.

Ekitaldi horretan, Endarlatsako zubi berrian egindakoan, besteak beste, Nafarroako Foru Komunetatetik, bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun sailburua izan dira, Álvaro Miranda Simavilla; halaber, Laura Alba Cuadrado, Herri-Lan, Garraio eta Komunikazio sailburua eta Bera, Lesaka, Igantzi, Arantza eta Etxalarreko alkateak, lan horren onuradun nagusiak izango diren udalerrietakoak hain zuzen ere.

Endarlatsako zubia

Zubi berriak, Javier Mendiola ingeniari nafarrak diseinatutakoak, 190 metro ditu, 20 metro bakoitzeko habe-taula batean eutsita. Altzairuzko 1.000 tona ditu eta argidun 100 metroko arku metalikoaren gainean eusten da Bidasoa ibaiaren gainean. Gogoratu behar dugu osatzen duten bi arku erdiak ahokatzeko 24 ordu behar izan zirela arkua bera osatu arte.

Obra hori, lankidetzako hitzarmenaren alderdia da, 2004ko maiatzean Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutakoa. Proiektuaren %100 Nafarroako Gobernuak finantzatu du, eta eraikuntza lanak %50ean bi administrazioek finantzatu dituzte (Nafarroako Gobernuak 9,8 milioi euro eman zituen, bidezubiei eta Foru Komunitatetako sarbideei zegozkienak).

Bestalde, bidezubia eraikitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena Laskoain-Endarlatsa tartearen aurrekontuko 60 milioitan biltzen da.

Bera-Behobia tartearen inaugurazioa

Sanz presidentea bertaratuei hitz egiten. ( irudia handitu )

Bera-Endarlatsa tartea (Nafarroa)

Tarte hori, Nafarroako Gobernuak esleitutakoa, gaur egungo N-121-A errepidearen 67. kilometroan hasten da, behin Berako saihesbidea pasata Behobiarako bidean. 2.533 metro ditu eta zubi berriaren inguruan amaitzen da.

Lehen 200 metroetan gaur egungo errepidearen plataforma aprobetxatu da, zabalduta eta proiektuan zehaztutako parametroetara egokituta. Behin hori gaindituta, trazatua egungo errepidearekiko saihesbidean doa Berako esteka pasatu artean, hor berriro ere gainjarri egiten baitira. Lotura horrek etorkizuneko poligono industrialerako sarbidea eskainiko du eta era berean, itzulbideak eta tokiko erabiltzaileen sarbideak artikulatuko ditu.

Ondoren, trazatu berria banatu egiten da eta Bidasoa ibaia gurutzatzen du birritan 230 eta 197 metroko bidezubi sendoen bidez. Bien arteko lotura trintxerako tartearen bidez egiten da, leherketen bidez exekutatutako harri gaineko ebaketa gogorrekin.

Zeharkako alderdia 13,50 metroko galtzada bakarraz osatuta dago, hiru karriletan banatuta, bi Iruñerako bidean eta hirugarrena Behobiarakoan, alderdi bakoitzean 1.50 metroko bazterbidearekin.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
SunbillaEtxalartartearenxehetasuna.doc
EtxalarBeratartearenxehetasuna.doc

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa