(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak San Ferminetarako Nafarroako Gobernuak antolatu duen osasun zerbitzuaren berri eman du ostirala, 2009.eko ekainak 26

San Martineko zentroan hartuko dituzte festetan gertatzen diren osasun larrialdiak


Kutz kontseilariak Nafarroako Gobernuak San Ferminetarako antolatu duen osasun zerbitzuaren berri eman du.

Gaur goizean, prentsaurrekoan, Osasun kontseilari Maria Kutz Peironcelyk Osasun departamentuak San Ferminetarako antolatu duen osasun zerbitzuaren berri eman du. Zerbitzuaren oinarrizko helburua da ohiko laguntza emateaz gain festetan sortzen diren larrialdiei erantzutea, 112 zerbitzuarekin lana koordinatuta.

Beste behin, festan gertatzen diren osasun larrialdiak San Martin zentroan (San Fermin kaleko 29an dago, lehen Solchaga jenerala esaten zitzaion) hartuko dituzte. Zentro hori gau eta egun egongo da irekita eta zerbitzu berezi bat edukiko dute, uztailaren 6tik 14ra, eguneko 24 orduetan. Izan ere, langile gehiago egongo dira: bi mediku, bi erizain, erizaintzako laguntzaile bat eta administrariak.

Gainera, anbulatorioan San Fermin zerbitzua jarriko dute, festetako larrialdiak hartzeko. Zerbitzu horretan egongo dira, uneoro, mediku bat, erizain bat eta erizaintzako laguntzaile bat. Langile horiek Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuaren babesa eta anbulatorioko berezko bitartekoak izango dituzte eskura.

Horrez gain, Iruñako osasuneko garraio sare arrunta handitu egingo da. Orain, bizi euskarri aurreratuko hiru anbulantzia, oinarrizko bizi euskarriko beste hiru anbulantzia eta helikoptero medikalizagarri bat daude. Festetan, horiei guztiei gehituko zaizkie bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat, oinarrizko bizi euskarriko hiru anbulantzia eta beste babes ibilgailu batzuk; gainera, asteburuetan oinarrizko bizi euskarriko bi anbulantzia gehiago egongo dira.

Iruñako eta eskualdeko osasun zentroak irekita egongo dira festetan

Iruñako eta eskualdeko biztanleentzako osasun eta mediku laguntza arrunta beti bezala emango da hiri hauetako osasun zentroetan: Iruña, Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Atarrabia eta Zizur Nagusia. Zentro horiek normal egongo dira irekita, goizeko 8.00etatik arratsaldeko 15.00etara, salbu uztailaren 7an eta 12an.

Iruñako eta eskualdeko osasun zentroen ordutegiaz kanpo, larrialdiak Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuan hartuko dituzte, zentro hauetan:

- Egunero, 15.00etatik 20.00etara, Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatako zentroetan (lehen biak Iruñan daude). Jaiegunetan, hau da, uztailaren 7an eta 12an, zentro horiek goizeko 8.00etatik iluntzeko 20.00etara egongo dira irekita.

- San Martin zentroa, lehen esan bezala, gau eta egun egongo da irekita, festek irauten duten bitartean. 


Funtsean, asmoa da festetan Nafarroako Ospitaleko eta Virgen del Camino Ospitaleko larrialdi zerbitzuetara ez joan behar izatea. Izan ere, ospitale horietan kasu larriak hartu behar dituzte, ez luxazioak, ebakiak, kolpeak eta gainerako arazo txikiak; bestela, presako arreta behar dutenei kalte egiten zaielako.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa