Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kontseilariak azpimarratu duenez, planean sektoreko eragile guztiek parte hartu behar dute, pribatuek zein toki entitateek
Sanzberro kontseilariak basogintza-sektorea sustatzeko jarduera-plana iragarri du Nafarroako Zuraren Mahaiak egindako bileran
(
irudia handitu
)
Zehatz esanda, basogintza-sektorea sustatzeko jarduera-planean neurri hauek biltzen dira: Nafarroako Gobernuak sektorea dinamizatzea; hornikuntza-kontratuak sustatzea (esparru-akordioak); Administrazio Publikoetan zuraren erabilerari buruzko araua sortzea (erosketa berdeak); basoko biomasa sustatzea; pagoaren zura sustatzeko lantaldea eratzea; eta zuraren erabilera sustatzeko komunikazio- eta zabalkunde-jarduerak.
Nafarroako Gobernuak sektorea dinamizatu nahi du basogintza-sektorean lanpostuak galdu ez daitezen, gaur egungo egoeran lehiakortasuna galdu baitu, eta era berean, lanpostu berriak sortu nahi dira. Horretarako, Gobernuak berezko inbertsioak egingo ditu basoko lanak sortuta (funtsean, soilguneak eta garbiketak) Foru Komunitateko baso-masa desberdinetan. Modu aipagarrian, Nafarroako Gobernuaren jabetzapeko finkak erabiliko ditu. Modu horretan, gehien ukitutako azpisektoreek lan egiten jarraitu ahal izango dute gaur egungo egoera berreskuratu arte.
Izaera koiunturaleko neurri horrek basogintza-sektorearen lankidetza aktiboa eskatzen du. Sektore horrek, hilabeteko epean, krisiaren ondorioz arriskuan dauden basogintza-lanetako enpresen eta lanpostuen kopurua adierazi behar du. Neurri horren bidez, Nafarroako Gobernua, aurrekontu-inbertsioaren esparruan ahalegin handia egiten du, eta aldi berean, giza baliabideak jartzen ditu. Bi baliabideen magnitudea sektoreak emandako informazioaren arabera zehaztuko da.
Zuraren erabilera sustatzeko izaera iraunkorra duten neurriak
Batetik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hornikuntza-kontratuen erabilera sustatuko du (esparru-akordioak), funtsezko erreminta baitira baso-jabeek zura saltzeko eta basogintza-sektoreko azpisektore eta eragile guztiei mesede egiten dietelako: sektoreari egonkortasuna, epe luzeko planifikazioa eta ingurumen-iraunkortasuna eskaintzen dizkiote, besteak beste.
Departamentuak gai horretan jarrera aktiboagoa hartuko du, eta eskaintzaren eta eskariaren arteko bitarteko eragilea izango da. Hala ere, baso-jabeek zein industriek harremanak izan ditzakete mota honetako akordioak lortzeko. Esparru-akordioak 10 urteko eperako egin daitezke eta Departamentua eredu bat prestatzen ari da horren erabilera errazteko eta homogeneoak izan daitezen.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.