(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak administrazio lanak sinpletzeko neurrien lege bat sustatu du astelehena, 2009.eko ekainak 29

Ingurumenean eragin gutxi daukaten jardueretarako obra eta jarduera baimenak batera eskuratu ahal izango dira eta izapideak bulego bakar batek egingo ditu


Gobernuak administrazio lana sinplifikatzeko neurrien lege bat sustatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Administrazioa Sinpletzeko Neurrien Foru Legea onartu du. Lege horren helburua da gaur egungo krisi egoeran garapen ekonomikoa sustatzea. Horretarako, jarduera ekonomikoak sustatzeko xedapenak ezarri dituzte, baita jarduera horiek garatzeko erraztasunak eta izapide administratiboak murrizteko eta ezabatzeko jarraibideak ere.

Neurrietako bat proiektuak “foru intereseko inbertsiotzat” hartu ahal izatea da, baldin eta Nafarroako erkidegoaren ekonomia, gizarte eta lurralde garapenean garrantzia badute. Lan horrek lehentasuna izango du eta berehala egingo dute erkidegoko administrazio publikoek. Ohiko epeak erdira jaitsiko dira. 

Horrez gain, Jarduera Ekonomikoak Bideratzeko Bulegoa sortuko dute, informazio, aholkularitza, bideratze bateratu eta ebazpen zerbitzuak emango dituen “leihatila bakarra”. Gainera, Nafarroako Gobernuaren web atarian enpresei zerbitzuak on line emateko orriak jarriko dituzte (orain hiritarrek 254 zerbitzu bideratu ditzakete, bulegora joan gabe). Alde horretatik, Foru Legeak enpresekin batik bat telematika bidez komunikatzearen aldeko apustua egiten du. 

Halaber, jarduera ekonomikoak abian jartzeko prozeduren izapideak eta betekizunak azaltzeko zerrendak egingo dituzte, hiritarrak, elkargo profesionalak eta erakundeak behar bezala informatzeko; protokolo horiek Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratu eta eguneratuko dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Presentación proyecto de Ley Foral Simplificación Administrativa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa