(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Gobernu zentralak Foruzaingoaren eta Estatuko kidegoen artean eginkizunak koordinatzea adostu dute

asteartea, 2009.eko ekainak 30

Nafarroako Segurtasun Batzordea gaur bildu da Alfredo Pérez Rubalcaba Barne ministroaren eta Caballero presidenteordearen agintepean


Segurtasun Batzordearen bilera, Rubalcaba eta Caballero buru direla. ( irudia handitu )

Nafarroako Segurtasun Batzordeak, Barne ministroaren eta Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordearen agintepean, Foruzaingoaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen artean eginkizunak koordinatzeko akordioa onetsi du. Akordioaren osagarri, koordinazio- eta lankidetza-protokolo zehatzak daude hainbat gairen inguruan, hala nola: ikerketa kriminala, herritarren segurtasuna, ordena publikoa, koordinazioa aretoan (112, 091, 062), ingurumenaren babesa eta trafikoaren, garraioaren eta bide-segurtasunaren zainketa.

 
Horrez gain, Foru Hobekuntzan Foruzaingoaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen koordinaziorako ezarritako organo parekide eta aldebiko honek Estatuko Administrazioko ordezkariak izendatu ditu Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko 2006ko Foru Legeak sortutako bi organo aholku-emailetan.


Sanz recibe a Rubalcaba

Sanz presidenteak Barne ministroa hartu du Segurtasun Batzordearen bileraren aurretik. ( irudia handitu )

Alfredo Pérez Rubalcaba Barne ministroa eta Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria bileraren buru izan dira. Ondoren prentsaurrekoa eskaini dute bileran jorratutakoa azaltzeko. Bilera Nafarroako Jauregiko Presidenteen Aretoan egin da. Horren aurretik, Sanz presidenteak ministroarekin bilera egin du.

Caballero presidenteordeak azpimarratu duenez, Segurtasun Batzordeak gaur egindako bilerari esker, "idatziz jarri da Foruzaingoaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen eginkizunen koordinazioa eta lan bateratua dena", eta hori "beti da positiboa", gehitu du.

 

Bestalde, Pérez Rubalcaba ministroak adierazi duenez, Batzordeak "funtsezko" izaera du, koordinazio ona zegoen arren, beharrezkoa baitzen esperientzia formalizatzea, poliziaren eraginkortasuna handitzeko. "Poliziak elkarrekin aritzen direnean, irabazle handi bat dago, herritarra", azpimarratu du.

 

Kazetarien galderen aurrean, ministroak eta presidenteordeak azaldu dute bileran ez dela eztabaidatu trafiko eskumenak transferitzea, Segurtasun Batzordea ez baita eskuduna gai horretan. Alfredo Pérez Rubalcabak adierazi duenez, gai hori konpontzen den bitartean, lan-eskemaren funtsezko puntua koordinazio-sistemak hobetzea izango da. "Bide-segurtasuna bermatzeko ondo koordinatutako bi polizia bat baino hobeak dira", esan du. Bestalde, Caballerok gogorarazi du gai horren inguruko eztabaida Transferentzien Batzordeari dagokiola.

 
Segurtasun Batzordearen aurreko bilera Iruñan egin zen 2006ko urtarrilean, Miguel Sanz presidentearen eta José Antonio Alonso orduko Barne ministroaren agintepean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa