Ikusi egun honetako albiste gehiago
Osasun departamentuak jakinarazi du ez dela galdeketarik egiten ari NOZko bezeroei
asteazkena, 2009.eko uztailak 15
Nafarroako hainbat herritarren deiei esker jakin dute inkestari batzuk galderak egiten eta dirua eskatzen ari direla
Osasun departamentuak, Nafarroako hainbat herritako biztanleek egindako deiei esker, jakin du inkestari batzuk galderak egiten eta dirua eskatzen dabiltzala.
Izan ere, Nafarroa iparraldetik hainbat jendek deitu du, jakiteko telefonoz galdeketaren bat egiten ari diren, herritarrak Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin (NOZ) gustura dauden ala ez jakiteko. Antza, herritar batzuk inkestarien deiak jaso dituzte eta zerbitzuak ematen duen arretari buruzko galderak egin dizkiete. Galderak egin ondoren dirua eskatu eta, trukean, lehen sorospenerako kitak eskaini dizkiete.
Gauzak horrela, Osasun departamentuak jakinarazi du ez dela telefonoz galdeketarik egiten ari eta norbaitek engainatu egin dutela uste badu, poliziari jakinarazteko eskatu du.