(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak suaren eta motordun ibilgailuen erabilera mugatu du udan suteak saihesteko ostirala, 2009.eko uztailak 17

Aurten, berrikuntza moduan, Foru Komunitatearen iparraldeko baso-pistetatik zirkulatu daiteke


Suhiltzaileak uztondoak erretzean piztutako sutea itzaltzen

Gobernuak suaren eta motordun ibilgailuen erabilera mugatu du udan suteak saihesteko ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak suaren, motordun ibilgailuen eta nekazaritzako makineriaren erabilera mugatu du udan basoko suteak saihesteko. Hala jaso da Begoña Sanberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak sinatutako Foru Aginduan. Foru Agindua gaurko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 88. zenbakian, argitaratu da. Arau horretan suaren erabilera arautu da landa-lurzoruan eta prebentzio-neurriak ezarri dira. Baldintza meteorologikoak aldatu arte indarrean egongo da. 

Aurten, berrikuntza moduan, motordun ibilgailuek Foru Komunitatearen iparraldeko baso-pistetatik ibili ahal izango dute, indarreko araudiaren arabera. Baimen horrekin batera, bereziki prestatutako aisia-inguruetan sua egiteko aukera dago (piknik-guneak, barbakoa …) Nafarroa iparraldean. Iazko udan ere baimen hori indarrean egon zen.

Aurreko kanpainetako esperientzia ikusita, mota horretako murriztapenak eraginkorrak izan dira, eta horiei esker suteen kopurua gutxitu da, eta galera ekologiko, ekonomiko eta sozialak saihestu dira. Jardun horiek baldintza meteorologikoak aldatu arte indarrean egongo dira.

Aurtengo udaberrian plubiometria oso handia izan denez belar asko atera da, eta horixe da sua hedatzeko faktoreetako bat. Belar hori udan agorrilduko denez, erregai fin hil ugari egongo da eta, modu horretan, sute-arriskua oso handia izango da. Hala ere, Nafarroa iparraldean klima atlantikoak duen eragina dela-eta, inguru horretan egoera ez da arduratzeko modukoa. Hori dela eta, suaren erabilera arautzeko, banaketa geografikoa ezarri da.

Iparraldearen eta hegoaldearen arteko banaketa-lerroa toki entitate hauen hegoaldeko mugak zehaztuko du: Ameskoa, Urbasa-Andia, Goñibar, Olloibar, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta/Gerendiain, Mezkiritz, Auritzberri/Espinal, Auritz/Burguete, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea/Abaurrea Baja, Abaurregaina/Abaurrea Alta, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Zonificación norte-sur

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa