(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hondakin arriskutsuak eramateko izapideak Internet bidez bideratzen lagunduko du ostirala, 2009.eko uztailak 17

Horrela, izapideak egiten denbora aurreztuko da eta datuak fidagarriagoak izango dira


Nafarroako Gobernuak beste bi izapide erantsi ditu zerbitzuen katalogoan. Horrela, hondakin arriskutsuak eramateko izapideak Internet bidez egiteko aukera emango dute. Bi izapide horiek hauek dira: aurretiko jakinarazpena eta kontrola eta jarraipena egiteko dokumentuak, elementu gakoak direnak hondakin horien kudeaketaz Administrazioa ardura dadin.


Aurretiko jakinarazpenaren bidez hondakin arriskutsuen ekoizleek eta kudeatzaileek Nafarroan mota horretako hondakinak eramango direla jakinarazi diezaiokete Foru Administrazioari. Bestalde, kontrola eta jarraipena egiteko dokumentuen egitekoa da sektoreko ekoizleek eta kudeatzaileek eramate horren datuak jakinaraztea eta horren berri ematea Administrazioari, hots, Foru Administrazioari, Administrazio zentralari eta parte hartutako bestelako erkidegoetako Administrazioari.

Prozedura elektronikoaren abantailarik nagusia da datuak bideratzen arintasun eta fidagarritasun handiagoa lortzen dela. Halaber, Europan indarrean dagoen legeria betetzen da eta gaur egun, Internet bidez bideratzeko informazio-sistemarik ez duten enpresek denentzat den basea dute eskura horiek garatu ahal izateko.

 
Nobedade horri etekina aterako diote hondakin arriskutsuen kudeatzaileek (159) eta hondakin horien ekoizleek (220); baita Nafarroako ekoizle txikiek (2.453) eta mota horretako hondakinen garraiolariek ere (404). Hala ere, beste autonomia-erkidegoetako kudeatzaileek eta ekoizleek ere erabili ahal izango dute zerbitzu hori; izan ere, Espainiako gainerako eskualdeekin eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurune Ministerioarekin lankidetzan egin baita, Environmental Electronic Exchange Language (E3L) delako lengoaia erabilita. Horren bidez, parte hartzen duten eragileen plataforma teknologikoak jakinarazteko arauak ematen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa