(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 4.634 ibilgailu saldu dira martxoan Renove Plana abian jarri zenetik astelehena, 2009.eko abuztuak 3

Gobernuak orain arte 4,7 milioi euroko laguntzak eman ditu, eta salmenten bidez 71,7 milioiko inbertsioa sortu da 


2009ko Automobilen Renove Plana

2009ko Automobilen Renove Planaren irudia

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak adierazi duenez, joan den martxoan 2009ko Renove Plana abian jarri zenetik 4.634 ibilgailu saldu dira guztira eta 4,7 milioi euroko laguntzak eman dira. Salmenten bidez 71,7 milioi euroko inbertsioa sortu da, eta oraindik beste 930 ibilgailuren erosketa diruz lagundu daiteke.


Nafarroako Gobernuak modu positiboan baloratu du Foru Komunitatea berriro ere nazioko estatistiken buru izatea. Gobernuaren ustez, datu horrek, “beste behin martxoan abian jarritako jardunaren eraginkortasuna agerian utzi du, krisiaren aurkako neurrien planaren barruan”. Era berean, Gobernua pozik agertu da “Gobernu zentralak Nafarroan arrakastaz eta modu aitzindarian aplikatutako ekimena gainerako autonomia-erkidegoetara hedatzeko erabakia hartu duelako eta modu horretan jarduera ekonomikoa sortzen eta nazioko ekonomiarako oso garrantzitsua den sektorean, automobilari lotutakoan, enplegua mantentzen laguntzen duelako, sektore horrekin hainbat jarduera-sektore lotuta daudelako, zuzeneko eta zeharkako enpleguen bidez”. Ildo horretatik, Nafarroako Gobernuak adierazi du joan den uztailean ibilgailuak konpondu eta saltzearen sektorean 30 langabetu gutxiago egon zirela.

Joan den martxoan Nafarroako Gobernuak Automobilaren Renove Plana abian jarri zuen, Krisiaren aurkako Planaren barruan. Sektore horri emandako laguntza zuzenen lehenengo plan autonomikoa izan zen Espainian, eta sei milioi eurora arteko laguntzak eman ziren 250.000 kilometro baino gehiago edo gutxienez hamar urte zituzten ibilgailuak ordezteko.

Hauek dira Planaren helburu orokorrak: jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta kontsumoa suspertzea, merkataritza eta zerbitzuen sektorea babestea, eta enplegua mantentzea. Helburu zehatzen artean, besteak beste, ibilgailuen parkearen modernizazioa, CO2 isurketak murriztea eta energiaren aurrezpena sustatzea aipatu behar dira.

Diru-laguntzak 2.200 eurokoak dira CO2-ren isurketak 100 g/km baino handiagoak ez dituzten ibilgailu berrietarako, eta 1.200 eurokoak, isurketak 140 g/km baino handiagoak ez dituzten ibilgailuen kasuan. Autoaren prezioa ez da 30.000 euro baino garestiagoa izan behar, BEZ barne.

Diru-laguntza eskatzeko epea martxoaren 23an hasi zen eta aurrekontua agortzean edo beranduenez 2009ko abuztuaren 19an amaituko da.
 
Diru-laguntza jasotzen dutenek betebehar hauek dituzte: ibilgailu berriari diru-laguntza eskatu eta hiru hilabeteko epean matrikula jartzea; ibilgailu zaharra kontzesionarioan uztea, ibilgailu berria jaso baino lehen edo jasotzen den unean; diru-laguntzarekin eskuratutako ibilgailua gutxienez 3 urtez mantentzea, eta Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan izaera orokorrarekin ezarritako betebeharrak betetzea. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak emandako diru-laguntzen jarraipena eta kontrola egin ditu deialdi honen babesean, onuradunek eta entitate laguntzaileek ezarritako betekizunak eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa