(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Aspacek kontratu bat sinatu dute Ramon y Cajal zentroan ezgaituak zaintzeko astelehena, 2009.eko abuztuak 3

Nafarroako Gobernuak zerbitzuaren gestio osorako 14,3 milioi euro jarriko ditu.


Nafarroako Gobernuaren eta Aspaceren arteko hitzarmena, Ramon y Cajal zentroan ezgaituak zaintzeko

Nafarroako Gobernuak eta Aspacek kontratu bat sinatu dute Ramon y Cajal zentroan ezgaituak zaintzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Mendetasun Agentziako zuzendari gerente Begoña Rodriguez Marcosen bitartez, hitzarmen bat sinatu du Aspace Navarra Residencial fundazioarekin; hitzarmena fundazioko zuzendari nagusiak, Fernanda Esparza Saezek sinatu du. Hitzarmenaren helburua da garun paralisi edo antzeko gaixotasun larri edo oso larriak eta minusbaliotasun anitz (fisikoa eta adimen atzerapena) dauzkaten pertsonei arreta emateko zerbitzu berezi bat gestionatzea amon y Cajal zentroan.

Kontratuak iraungo du aurtengo abuztuaren 1etik 2010eko abenduaren 31 arte eta lau urtez luzatu ahal izango dute, gehienez. Nafarroako Gobernuak 14,3 milioi euro jarriko ditu zerbitzuaren gestio osorako; zenbateko horretatik 9,26 milioi euro izango dira eguneko zerbitzurako eta 5,03 milioi egoitza zerbitzurako. Aurreko kontratuaren aldean, zenbatekoa %2 igo dute eta, gainera, erabiltzaileen elikadura, zaintza eta garraio zerbitzuak hobetu dituzte.

Alde horretatik, hitzarmenaren arabera, hartutako egoitza plaza bakoitzeko gastua urteko 39.727,50 eurokoa izango da, eta eguneko egoitza moduluko gastua urteko 24.309,46 eurokoa, hartutako plaza bakoitzeko. 

Ramon y Cajal zentroa 

Zizur Txikiko zentroak bizitzeko 30 plaza dauzka. Zentroan bizi diren pertsonei arreta osoa ematen zaie, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Zentroan, gainera, eguneko 90 plaza daude (horietatik 30 egoitzan daudenei dagozkie). Egunez zentroan egoten direnei ere arreta osoa ematen zaie, astelehenetik ostiralera, goizeko 9.30etik 16.30era, urte osoan.

Egoitzan 65 urtetik beherako emakumezko eta gizonezkoak daude. Batzuk, daukaten minusbaliotasunagatik, ezin dira etxean bere kasa bizi; eta beste batzuk ez daukate familiaren edo gizartearen laguntzarik etxean bizitzen jarraitzeko. Guztiek oinarrizko premia pertsonalak eta terapia, errehabilitazio, gizarte eta kultur premiak betetzeko laguntza behar dute. Gauzak horrela, zentroan, erabiltzaileei berezko ingurunean jarraitzeko laguntza ematen zaie eta zaintzaileei babesa.

Kontratuko berritasunak

Nafarroako Mendetasun Agentziak, arreta eredu berri bat ezartze aldera (Gizarte Zerbitzuen Zorroan hori dago ezarria), baldintza teknikoen orri berri bat egin du. Asmoa da pertsonei ematen zaien arretaren erreferentzi gisa erabiltzea. Horretarako, zerbitzu eta programa plan bat ezarri du, baita langileei dagokien plan bat ere, zentro guztietan arreta hobetzeko. 

Alde horretatik, zehaztu ditu gutxienezko betekizun eta baldintzak, eta bi arlo handietako programak eta protokoloak: funtzionamendu orokorraren arloa eta zaintza pertsonalaren eta banan-banako arretaren arloa. Lehenbizikoan sartzen dira etxebizitzaren ordezko diren espazioak jartzen dituzten zerbitzuak; espazio horiek pertsonen premietara moldatuta egon behar dute. Eta bigarrenean sartzen dira pertsonen premia funtzional, fisiko, psikiko eta sozialei arreta zuzena medio erantzuteko zerbitzuak. 

Azkenik, eredu berrian tresna metodologikoak sartu dituzte: Arreta Osorako Banako Plana (AOBP), diziplina arteko lana, programak, protokoloak eta erregistroak. Hori guztia arreta eredu berriak behar bezala funtziona dezan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa