(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sorginen Bidea abian jarri du astelehena, 2009.eko abuztuak 3

Lau ibilbide ditu, eta Foru Komunitateko hamasei herri zeharkatzen dituzte


Sorginen Bidea

Corpas kontseilaria eta Carlos Erce Sorginen Bideko puntu batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Sorginen Bidea abian jarri du. Ibilbide turistiko horrek Foru Komunitateko hamasei herri zeharkatzen ditu.

Anotzibar, Auritz, Bargota eta Zugarramurdi bide horretako lau ibilbideetako bakoitzaren herri nagusiak dira, eta horietan ibilbide bakoitzaren mapa eta bideari eta herriei buruzko informazio orokorra jarri da.

Bestalde, sorginkeriari buruzko azalpen-testuak eta informazioa duten hamalau plaka jarri dira herri hauetan: Auritz, Alli, Areso, Arraioz, Bera, Burgi, Doneztebe, Intza, Otsagabia, Olague, Orreaga, Urdazubi, Viana eta Bidankoze.

Juan Ramón Corpas Kultura eta Turismo kontseilariak eta Carlos Erce Eguaras Turismo zuzendari nagusiak bidearen zati bat bisitatu dute oraintsu Otsagabian.

Bideak lau ibilbide ditu. Lehenengoak, “Nafarroako sorginkeriaren lehenengo jazarpenak”, Auritz, Burgi, Otsagabia, Orreaga eta Bidankoze herriak zeharkatzen ditu. Ibilbide hori sorginkeria indarrez zapaldu zuten ingurutik igarotzen da, izan ere, XVI. mendean Inkisizioak eskualde osoan ikerketa ugari egin zituen. Epaiketa 1525eko ekainean amaitu zen, Auritzeko plazan, bost sorgin erre zituzten eta.

Bigarren ibilbideak, “Muga, sineskeria eta sorginkeria”, Arraioz, Bera, Doneztebe, Urdazubi eta Zugarramurdi zeharkatzen ditu. Azken herri horretan abiatutako epaiketa Logroñon amaitu zen, 1610eko autofede baten bidez. Auzoko asko epaitu eta zenbait kondenatu egin zituzten.

Hirugarren ibilbidea, “Mendiak eta kobazuloak, mitologia eta sorginkeria”, Anotzibar, Alli, Areso, Intza eta Olague herrietara iristen da. Bidearen zati honek Nafarroaren ipar-mendebaldea zeharkatzen du. Inguru horretan, sinesmen mitologikoek eta erlijio-eginerek beldurrak eta jazarpenak eragin zituzten.

Amaitzeko, laugarren ibilbidea, “Sorginak Lizarrako lurretan”, Bargota eta Viana herrietara iristen da, Logroñoko Inkisizioaren Ofizio Santuaren Auzitegiaren egoitzatik hurbil. Egoitza horretan sorginkeriari buruzko gaiak jorratu ziren XVI. mendetik, eta Johanes sorgina, Bargotako semea, kondenatu zuten.

Abuztutik aurrera Sorginen Bideari buruzko informazio-liburuxkak eskura egongo dira eta bide horri buruzko espazioa www.turismo.navarra.com turismoko web orrian.
 
Turismo-ekimen hau Nafarroako Produktu Turistikoen Garapen Planaren barruan dago. Urte anitzeko plan horrek Foru Komunitatearen turismo-dinamika bultzatu eta indartu nahi du, ekipamenduak, azpiegiturak eta produktu turistikoak sortuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa