(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zangozako merindaderako 2,3 milioi euroko inbertsioa onartu dute astelehena, 2009.eko abuztuak 3

Nafarroako Gobernuak 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Plana luzatu du hainbatetan eta, horrela, proiektu horiek finantzatzeko 1,5 milioi euro jarri ditu


Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, 2.313.379 euroko inbertsioa onartu du Zangozako Merindadeko zenbait herritako azpiegiturak hobetzeko.

Obra horiek finantzatu dituzte 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Plana hainbatetan luzatuta. Era horretan, Nafarroako herrietan proiektuak gauzatzen jarraitu ahal izan dute. Zangozarako, beraz, Nafarroako Gobernuak 1.511.097 euroko diru-laguntza onartu du. 

Ondoren, diru-laguntzak jaso dituzten herrien zerrenda jarriko dugu, egin dituzten obrak eta jaso dituzten diru-laguntzekin; parentesi artean agertzen dena inbertsio osoaren zenbatekoa da.
KASEDA: 8.235 euro (13.648 euro). Inbertsio horrekin ur fekalen saneamendu sareko zati bat egikarituko dute Kasedako herrigunean, San Blas kalearen eta Zaraitzuarren abelbidearen artean, hain zuzen. Hodi biltzailea PVCzkoa izango da, 315 milimetrokoa, eta erregistro putzu berri bat jarriko dute, aurrefabrikatutako hormigoizkoa, 1.000 milimetrokoa.

193.567 euro (320.768 euro). Halaber, ur horniketarako eta saneamendurako sareak berrituko dituzte San Isidro del Pinar herrigunean. Horniketa sare berria sare begiz egitea proposatu dute, presioa hobeto banatzeko eta kutsadura arazoak saihesteko. Asmoa da 110 milimetroko hodi orokor bat jartzea, ur hartuneak lotzeko. Saneamendu sareak bideen ardatza jarraitzen du, gutxi gorabehera, zuzen. 
GARAIOA: 59.792 euro (99.053 euro). Horniketa eta saneamendu sareak berrituko dituzte. Sare begi bat jarriko dute: arteria nagusietan fundizio nodularrezko 100 eta 80 milimetroko hodiak eta bigarren mailako arterietan dentsitate handiko polietilenozko hodiak. Saneamendurako banaketa sare bat diseinatu dute: sarean hodi biltzaileak PVCzkoak izango dira, 250 milimetrokoak; eta hartuneetan 160 milimetrokoak.

IGARI (GORZA): 66.593 euro (96.468 euro). Bilketa kutxatila eta altako horniketa hoditeria berritzeko obrak egingo dituzte. Hain zuzen, aurrefabrikatutako hormigoizko bilketa kutxatila berri bat eta altan ura hornitzeko polietilenozko hoditeria berria jarriko dituzte (hodiek 1.340 metroko luzera eta 63 milimetroko diametroa dituzte).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa