Ikusi egun honetako albiste gehiago
A gripearen eraginak behera egin zuen Nafarroan joan den astean
asteartea, 2009.eko abuztuak 4
A gripearekin gaixotutako lau pertsona daude Nafarroako ospitale publikoetan ospitaleratuta eta beste zortzi pertsonei alta eman diete.
Virgen del Camino ospitalean hiru pertsona daude.
Nafarroan gripearen segimendua egiten duen Mediku Zaintzaileen Sareak azaldu du A H1N1 gripearen eraginak behera egin duela pixka bat. Uztailaren 19tik 25era 100.000 biztanleko 93 kasu egon ziren eta uztailaren 26tik abuztuaren 1eko astera 72.
Eragina egonkortu edo jaitsi egin da adin talde guztietan. Dena den, gripeak 15 urtetik beherakoei eragin die gehien eta, gero, gazte eta helduei (15 eta 44 urte artekoei); 65 urtetik gorakoei askoz gutxiago eragin die.
Ospitaleratuta dauden pertsonak Joan den astean hamabi pertsona zeuden A gripeagatik Nafarroan ospitaleratuta. Zortziri alta eman diete eta, beraz, lau bakarrik daude ospitaleratuta, bat Nafarroako Ospitalean eta hiru Virgen del Camino ospitalean. Guztiak ondo sendatzen ari dira.
Zehazki, Nafarroako Ospitaleko ZIUn 38 urteko gizonezko bat dago. Virgen del Camino ospitaleko ZIUn 29 urteko emakumezko bat eta plantan 58 urteko emakumezko bat eta 45 urteko gizonezko bat.